Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2015eko azaroaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4929

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko irailaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren Harremanetarako Idazkariak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 7ko Aginduaren bidez argitara eman da sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionarioen izendapena (Agindua 2015eko irailaren 24an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 182 zk.) Agindu horretan hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

2015/3996 (6/12) orrialdean, Gaztelaniazko I. Eranskinean, honakoa dioenean:

«Cuerpo: Maestras y Maestros.

Especialidad: Educación Primaria.

Turno: libre.

30607903D FernáGonzálezndez Recio, M ª Esther 2015008900».

Honakoa esan behar du:

«Cuerpo: Maestras y Maestros.

Especialidad: Educación Primaria.

Turno: libre.

30607903D Fernández Recio, M.ª Esther 2015008900».


Azterketa dokumentala