Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4925

EDIKTUA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoaren ondare erantzukizunari buruzko 148/2011 prozeduraren ondoriozkoa.

Alferrikakoak izan dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak egindako ahaleginak interesdunak berak emandako helbidean jakinaraztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko martxoaren 3ko 565/2015 Ebazpena. Horren bidez ebazten da ondare erantzukizuneko 148/2011 administrazio-prozedura, M.ª Luz Benítez Fernández andreak hasitakoa, 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 5. eta 61. paragrafoetan xedatutakoa betetzeko. Horrenbestez, jakinarazten zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 565/2015 ebazpen hori eskura duela Ente Publikoko Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzan (Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz) eta bulego-ordutegian jaso dezakeela, hamar eguneko epean, Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Administrazio-bidea agortzen duenez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko zuzendari nagusiaren 565/2015 Ebazpenaren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, 30/1992 Legearen 142.6 artikuluaren arabera, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 15a.

148/2011 Prozeduraren idazkaria.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala