Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4920

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2015eko uztailaren 20ko Ebazpena, dirua itzultzeko IT-2005/0000588 espedientea ebazten duena.

Aeroteam, S.L-ri (Sangroniz industrialdea, 38, Pb. 5, 48150 Sondika, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako Laguntzak: Innotek programa.

Laguntza emateko ebazpena:

2005eko abenduaren 23ko Ebazpena, Teknologiako zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa: 3.381,60 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Aeroteam, S.L.), espediente-zenbakia (IT-2005/0000588), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala