Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4918

EDIKTUA, 661/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 661/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Juan Jose Muñoz Goicoechea.

Prokuradorea: Irene Jimenez Echevarria.

Demandatua: Amortiguadores Dinámicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan, epaia eman zen 2015-07-21ean, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Irene Jiménez Echevarría prokuradoreak Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren ordez aurkeztutako demanda, Amortiguadores Dinámicos, S.L.ren eta Domingo Adames Cobas-en aurkakoa, biak ere auzi-ihesean.

2.– Amortiguadores Dinámicos, S.L eta Domingo Adames Cobas kondenatzen ditut Luzaro Establecimiento Financiero De Crédito, S.A.ri solidarioki ordaintzera ehun eta berrogeita bederatzi mila hirurehun eta hogeita hamabost euro eta hamasei zentimo (149.335,16).

3.– Amortiguadores Dinámicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas kondenatzen ditut solidarioki ordaintzera zenbateko horren legezko interesa, demanda judiziala aurkeztu zenetik aurrerakoa.

Gainera, zorraren zenbateko osoaren berandutze-interesa sortuko da, bi puntu gehitua, ebazpen hau irmo egiten denetik aurrera, PZLko 576. artikuluan araututako prozesuko interes gisa.

4.– Amortiguadores Dinámicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas kondenatzen ditut, halaber, kostuak ordaintzera.

Amortiguadores Dinamicos, S.L. eta Domingo Adames Cobas demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko urriaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala