Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4911

EDIKTUA, behin-behineko neurriei buruzko 9/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: Behin-behineko neurriak, 9/2014.

Demandatzailea: Marta Alvarez Lopez.

Abokatua: Francisco de Asis Almodovar Gonzalez.

Prokuradorea: Jose Ignacio Amilibia Ortiz de Pinedo.

Demandatua: Andriy Shibunko.

Auzigaia: ezkontzaz kanpoko seme-alaben gaineko demandarekiko neurri koetaneoak.

Aipatu judizioan, dekretua eman zen 2015-10-08n, eta honako hauek dira xedapenak:

1.– Prozesu hau largestea erabaki da. Hala ere, auzi-jartzaileak beste prozesu bat sustatu ahal izango du gai beraren gainean.

2.– Alderdi bati ere ez zaio ezartzen kosturik.

3.– Prozesu hau amaitu dela deklaratzen da.

Andriy Shibunko demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak berreikuspen-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2015eko urriaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala