Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4910

AGINDUA, 2015eko azaroaren 2koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.

Aztertu da Durangoko (Bizkaia) «Kirolene» Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoak 2015-2016 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena.

Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2015-2016 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.

Kodea: 48017186.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzen Ikastetxe Publikoa.

Izen espezifikoa: «Kirolene».

Helbidea: San Inazio, 5.

Udalerria: Durango.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Eskaintzen diren irakaskuntzak:

– Kirol-irakaskuntzak: LOGSE Plana

● Modalitatea: Eskubaloia:

○ Erdi-maila: «Eskubaloia».

○ Goi-maila: «Eskubaloia».

● Modalitatea: Futbola:

○ Erdi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Futbola» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Areto Futbola» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Futbola» espezialitatea.

● Modalitatea: Negu-kirolak:

○ Erdi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Eski Alpetarra» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Iraupen Eskia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Snowboarda» espezialitatea.

● Modalitatea: Mendi-kirolak eta Eskalada:

○ Erdi-maila: «Arroila Jaitsiera» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Erdi Mailako Mendia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Eskalada» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Eskalada» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Goi Mendia» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Mendiko Eskia» espezialitatea.

● Modalitatea: Saskibaloia:

○ Erdi-maila: «Saskibaloia».

○ Goi-maila: «Saskibaloia».

– Kirol-irakaskuntzak: LOE Plana

● Modalitatea: Atletismoa:

○ Erdi-maila: «Atletismoa».

○ Goi-maila: «Atletismoa».

● Modalitatea: Bela:

○ Erdi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.

○ Erdi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Aparailu Finkoko Bela» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Aparailu Libreko Bela» espezialitatea.

● Modalitatea: Esgrima:

○Erdi-maila: «Esgrima».

○Goi-maila: «Esgrima».

● Modalitatea: Espeleologia:

○ Erdi-maila: «Espeleologia».

● Modalitatea: Hipika:

○ Erdi-maila: «Erresistentziako, Orientazioko eta Zaldi-turismoko hipika-diziplinak» epezialitatea.

○ Erdi-maila: «Jauzietako, Hezierako eta Lehiaketa osoko hipika-dizplinak» espezialitatea.

○ Goi-maila: «Hipika».

● Modalitatea: Judoa:

○ Erdi-maila: «Judoa eta defentsa pertsonala».

● Modalitatea: Salbamendu eta Sorospena:

○ Erdi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».

○ Goi-maila: «Salbamendu eta Sorospena».

● Modalitatea: Urpekaritza:

○ Erdi-maila: «Kirol-urpekaritza eskafandra autonomoarekin».

– 1363/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen iragankorreko 1. a) atalean aipatzen diren kirol-prestakuntzako jardueretako bloke komunak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 2a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala