Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4908

AGINDUA, 2015eko urriaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko udalerrian (Bizkaia) Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Fundación Adsis erakundearen ordezkariak aurkeztutako baimen-eskaera aztertu da, zeinaren bidez baimena eskatzen duen Bilboko udalerrian (Bizkaia) Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); abuztuaren 28ko 774/2015 Errege Dekretua, Lanbide Heziketako irakaskuntzen titulu-katalogoko Oinarrizko Lanbide Heziketako sei titulu ezartzen dituena (abuztuaren 29ko BOE); ekainaren 9ko 86/2015 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzkoa (ekainaren 12ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016ko ikasturtetik aurrera ikastetxe pribatu hau irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Kode-zenbakia: 48019031

Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatua

Izen espezifikoa: Adsis Bilbao

Titularra: Fundación Adsis fundazioa

Helbidea: Aita Larramendi 2 eta Fika 70

Udalerria: Bilbao

Lurralde historikoa: Bizkaia

Baimentzen diren irakaskuntzak:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ «Elementu metalikoen fabrikazioa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera. ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.

○ «Etxebizitzen mantentze-lanak» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaion heziketa-zikloa irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dakar berekin hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala