Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4906

AGINDUA, 2015eko urriaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoako) Soraluze musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Soraluze-Placencia de las Armas udalerriko (Gipuzkoako) Soraluze musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan xedatzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien sorrera –musika-eskolak–eta horien jarduna arautzen dituena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016ko ikasturtetik aurrera, Dultzaina musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ikastetxe honi:

Kode-zenbakia: 20008234.

Izen generikoa: musika-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: Soraluze.

Titularra: Asociación Soraluzeko Musika Eskola elkartea.

Helbidea: Frontoi kalea z/g.

Udalerria: Soraluze-Placencia de las Armas.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

● Adarrak:

– Kantua: korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, txirula, klarinetea, saxofoia, tronpeta eta tronboia.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, panderoa eta dultzaina.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta perkusioa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala