Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

219. zk., 2015eko azaroaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
4904

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoei dagokiena, informatikako teknikariaren lanpostu bat betetzeko.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko azaroaren 10eko erabakia betez, agintzen dut:

Lehenengoa.– Informatikako teknikariaren lanpostu bat betetzeko, deialdia egitea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesurako, 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zuen Mahaiaren 2015eko urriaren 13ko erabakiaren ondorioz (Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala, 143. zk., 2015eko urriaren 16koa).

Bigarrena.– Informatikako teknikariaren lanpostu bat txanda irekian betetzeko, Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoan karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko azaroaren 10eko erabakiaren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da organo horretan bertan, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Laugarrena.– Oinarri espezifiko hauek ondorioak sortuko dituzte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 10a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.

INFORMATIKAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTU BAT BETETZEKO, EUSKO LEGEBILTZARREKO GOI MAILAKO TEKNIKARIEN KIDEGOKO KARRERAKO FUNTZIONARIO GISA SARTZEKO HAUTAKETA-PROZESUAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

1.– Deialdiaren helburua.

1.1.– Deialdi honen xedea da behar diren arauak finkatzea Eusko Legebiltzarreko Goi Mailako Teknikarien Kidegoko informatikako teknikariaren lanpostu bat, txanda irekian, oposizio-lehiaketa sistemaren bidez betetzeko.

1.2.– Deialdiko lanpostua.

Informatikako teknikariaren lanpostu bat.

Atxikipena: Informazio Sistemen Zuzendaritza.

1.3.– Legebiltzarreko Administrazioko kidegoa: Goi Mailako Teknikariak.

1.4.– Betetzeko sistema: oposizio-lehiaketa.

1.5.– Eskatzen den titulazioa: doktore, lizentziadun, ingeniari, arkitekto edo gradu titulua, edo lortzeko beharrezko diren betekizunak betetzea.

1.6.– Euskarako hizkuntza-eskakizuna: 3. Derrigortasun-data: 2015eko abendua.

1.7.– Lanpostuaren eginkizun nagusiak: II. eranskinean ezarritakoak.

2.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2015eko azaroaren 18an hasiko da eta 2015eko abenduaren 17an 23:59an bukatuko da.

3.– Hautaketa-prozesuaren oinarriak.

Deialdian jarraitu beharrekoak izango dira, batetik, Eusko Legebiltzarrean karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak, Mahaiak 2015eko martxoaren 17an onetsiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2015eko apirilaren 1eko 62. zenbakian argitaratuak, eta, bestetik, oinarri espezifiko hauek.

4.– Parte hartzeko eskakizunak, hautaketa-prozesuaren bilakaera eta lanpostuaren esleipena.

4.1.– Lanposturako lehiatzaileek oinarri orokorretako 3.3 oinarrian orokorki ezartzen diren eskakizunak bete behar dituzte.

4.2.– Eskabidea, oinarri orokorretako 4. oinarrian xedatutakoaren arabera, Interneten bidez bete beharko da, Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan.

4.3.– Goi Mailako Teknikarien Kidegoarentzako tasa 20 eurokoa da.

Tasaren ordainketa oinarri orokorretako 4.5 oinarrian aurreikusitako eran egin ahal izango da (banka elektronikoaren bidez edo sukurtsalean) honako erakunde hauetan: Kutxabank eta Laboral Kutxa.

4.4.– Hautaketa-prozesua eta lanpostuaren esleipena arestian aipatutako oinarri orokorretako aginduen arabera egingo dira, eta, orobat, oposizio-aldiko ariketei eta lehiaketa-aldiko ebaluazioari buruz oinarri espezifiko hauetan aurreikusitako arauen arabera.

5.– Epaimahaia.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak izendatuko ditu kalifikazio-epaimahaiko kideak, oinarri orokorretako 6. oinarrian xedatutakoaren arabera.

Nolanahi ere, hauek izango dira epaimahaiko kideak: Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kide bat; legelari nagusia edo hark eskuordetzen duen pertsona; Informazio Sistemen zuzendaria; gaian espezialista den kanpoko aholkulari bat; Legebiltzarreko beste funtzionario bat, Langileen Batzordeak proposatuta, haren espezializazioarengatik; HAEEk izendatutako pertsona bat, eta Eusko legebiltzarreko legelari bat, idazkari-lanetan jardungo duena.

6.– Oposizio-aldiko ariketei dagozkien arauak.

Oposizio-aldia osatzen duten ariketak ezin izango dira hasi harik eta gutxienez hiru hilabete igaro arte Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian deialdia argitaratzen denetik. Lehenengo ariketaren eguna, ordua eta tokia argitara emango dira Interneten, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan, betiere gutxienez bost egun lehenago. Argitaratu ordez, lehiatzaileei zuzenean eta modu frogagarrian jakinarazi ahal izango zaie, aurreko epe berean. Gainerako ariketak egiteko hurrengo iragarkiak jakitera emango dira lehen aipatutako Interneteko helbideetan, betiere gutxienez 48 ordu lehenago.

Ariketa guztiak izango dira derrigorrezkoak eta kanporatzaileak.

Oposizio-aldiko proba bakoitza bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emango ditu oposizio-aldiaren behin-behineko emaitzak ahalik eta lasterren, eta epe bat ezarriko du, gutxienez ere hiru egun baliodunekoa, epaimahaiaren ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta, egin beharreko erreklamazioak egiteko.

Lehenengo ariketa:

A gai-zerrendako (zati orokorreko) 40 galderari erantzutea izango da, lau aukeraren artean hautatuz erantzuna. Zigortu egingo dira erantzun okerrak: erantzun oker bakoitzeko, erantzun zuzen baten balioaren herena deskontatuko da.

Ariketa honen balioa 10 puntukoa izango da. Epaimahaiak, kontuan hartuta eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezaupideen maila, erabakiko du, betiere haien nortasuna ezagutu aurretik, zein den ariketa gainditzeko gutxieneko puntuazioa eta jakitera emango du hartutako erabakia.

Bigarren ariketa:

Idatzizko azalpen bat egitea izango da, gehienez ere bost orduz, B gai-zerrendako (zati espezifikoko) lau gairi buruz. Gai bat I. atalekoa izango da, bi gai II. atalekoak izango dira, eta gai bat, III. atalekoa. Bi gai aterako dira, zoriz, I. ataletik (1-11 gaiak) eta beste bi gai III. ataletik (40-52 gaiak), eta lehiatzaileak aukeratuko du bi gaietatik zein garatuko duen atal bakoitzean. Bestalde, lau gai aterako dira, zoriz, II. ataletik (12-39 gaiak); epaimahaiak gai horietako bat aukeratuko du lehiatzaile guztiek gara dezaten, eta beste hiruretatik lehiatzaileak aukeratuko du zein garatuko duen.

Ariketa honen balioa 25 puntu izango da, eta 13 puntu lortu beharko dira gainditzeko.

Edozein gai erantzun gabe utziz gero edo edozein gaitan epaimahaiaren irizpidez 0 puntu ateraz gero, lehiatzailea kanpoan geratuko da.

Batez ere, azaldutako ezaupideak baloratuko dira, baita horiek egoki ordenatzea eta formulatzea ere.

Hirugarren ariketa:

Kasu praktiko batzuk planteatuko dira, idatziz ebatziak izan daitezen, B gai-zerrendako II. atalaz (zati espezifikoaz). Ariketa honek lau ordu iraungo du gehienez ere.

Epaimahaiak honako alderdi hauek baloratuko ditu: ezaupide teknikoen maila, gaia azaltzean erakutsitako argitasuna, sintesi-gaitasuna eta teknologia desberdinen erabilera konbinatua eta integrazioa.

Ariketa honek 35 puntu balioko du gehienez ere. Kanporatuta geratuko dira 18 puntu, gutxienez, lortzen ez dituzten lehiatzaileak.

Edozein kasu praktiko erantzun gabe utziz gero edo edozein gaitan epaimahaiaren irizpidez 0 puntu ateraz gero, lehiatzailea kanpoan geratuko da.

7.– Euskarako proba.

Euskarako probaren helburua izango da 3. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, eta oinarri orokorretako 8.2 paragrafoaren arabera egingo da.

8.– Lehiaketa-aldiaren ebaluazioari buruzko arauak.

Lehiaketa-aldiaren ebaluazioa egingo da behin oposizio-aldiko azken ariketa burutu ondoren. Epe bat irekiko da, 10 egunekoa gutxienez, ariketak gainditutako pertsonek merezimenduen dokumentazio justifikagarria ekar dezaten. Merezimenduak alegatu eta egiaztatuko dira oinarri orokorretako 10. oinarriak xedatutakoaren arabera. Alegatutako merezimenduak eduki egin beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa ondorengo merezimendu-baremoaren arabera emandako puntuen baturak zehaztuko du:

a) Lanbide-esperientzia: 15 puntu.

Esperientzia egiaztatua aplikazio eta sistemak garatu eta zuzentzeko eginkizun eta lanetan, gehienez 15 punturaino:

Lanbide-esperientziatzat hartuko dira Eusko Legebiltzarrean, Arartekoan edo beste administrazio publiko, erakunde autonomo, zuzenbide pribatuko erakunde publiko eta sozietate publiko batzuetan egindako zerbitzuak, baldin eta lanpostuaren eginkizun eta lanetan edo baliokideetan egin badira. Atal honetan baloratu egingo da esleitutako lanak betetzeko egokitasun berezi bat erakutsiko duen lanbide-esperientzia; hilabeteko, 0,15 puntu.

Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak. Zenbaketan, lan egindako aldien batura egingo da, eta, behin batura egin ondoren, ez dira aintzat hartuko hilabetetik beherako zatiak. Horretarako, 30 egun naturaleko multzoa joko da hilabetetzat.

Ezinbestekoa izango da aritu izaniko instituzio publiko edo erakundearen ziurtagiria aurkeztea. Ziurtagirian agertu beharko dira lanpostuaren izena, egindako lan zehatzak eta haietan aritutako aldia.

Nolanahi ere, Eusko Legebiltzarrean lan egiten duten lehiatzaileek ez dute ziurtagiri hori ekarri beharrik izango instituzio horretako merezimenduei dagokienez.

b) Graduondoko prestakuntza eta titulazio ofizialak: 8 puntu.

Baloratuko dira, gehienez 8 punturaino, ondoren azaltzen den baremoaren arabera, lanpostuaren eginkizunei eta lanpostu horretarako eskatutako titulazioari lotutako titulazio ofizialak eta graduondoko prestakuntza:

– Doktorea: 8 puntu.

– Unibertsitate-masterra (ofiziala), Informatikako lizentziatura edo Informatikako Goi Mailako Ingeniaritza: 6 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo ikasketa aurreratuen diploma: 6 puntu.

– Berezko masterra: 5 puntu.

– Informatika Ingeniaritzako, Informazio eta Komunikazio Teknologien Ingeniaritzako eta Konputagailuen edo Softwarearen Ingeniaritzako graduak eta beste gradu baliokideak, denak ere Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan inskribatuak: 4 puntu.

– Unibertsitateko aditu/espezialistaren berezko titulua: 2 puntu.

– Doktorego-ikastaroa (ikastaro bakoitzeko; 10 gehienez): 0,50 puntu.

Doktorego-ikastaroak ez dira baloratuko erabili baldin badira doktore-titulua edo ikertzeko nahikotasuna lortzeko edo ikasketa aurreratuen diploma lortzeko.

c) Prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak: 2 puntu.

Baloratu egingo da prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak ematea, egitea eta gainditzea, betiere ikastaro horiek darabiltzaten gaiek zuzeneko lotura dutenean deialdi honetako lanpostuaren berezko eginkizun eta lanekin, oinarri orokorretako 10.7 oinarrian xedatutakoaren arabera. Bakar-bakarrik baloratuko dira azken 10 urteetan eman edo egindako 10 ordutik gorako iraupeneko ikastaroak, orduko 0,02 punturekin eta gehienez ere 2 punturekin; betiere puntu 1 gainditu gabe, alegatutako ikastaroko. Inoiz ere ez dira baloratuko oinarrizko bulegotikako edo orokorreko ikastaroak.

d) Hizkuntzak: 5 puntu.

Baloratu egingo dira ingeles, frantses eta alemaneko titulu edo ziurtagiriak, gehienez ere 5 punturekin guztira, ondorengo baremoaren arabera:

– C2 maila: ingelesa, 5 puntu; alemana edo frantsesa, 2,5 puntu.

– C1 maila: ingelesa, 3 puntu; alemana edo frantsesa, 1,5 puntu.

– B2 maila: ingelesa, 2 puntu; alemana edo frantsesa, 1 puntu.

9.– Azken kalifikazioa eta berdinketa hausteko irizpideak.

9.1.– Azken kalifikazioa.

9.1.1.– Oinarri orokorretan xedatutakoaren arabera, lehiatzaile bakoitzaren azken kalifikazioa oposizio-aldian eta merezimenduen balorazioan lortutako puntuazioen baturak zehaztuko du.

9.1.2.– Emaitza eta kalifikazio guztiak argitara emango dira Interneten, bai Eusko Legebiltzarraren www.legebiltzarra.eus helbide elektronikoan, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen www.ivap.euskadi.eus helbide elektronikoan. Kontsultak egiteko helbide horien bitartez, sartu beharko dira NANaren zenbakia eta eskaeraren erreferentzia-zenbakia.

9.2.– Berdinketa hausteko irizpideak.

9.2.1.– Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 20.4.a artikulua aplikatuz, ulertuko da lehiatzaileek gaitasun bera dutela berdinketa ateratzen denean hautaketa-prozesuaren azken puntuazioan, hau da, behin proba guztiak egin eta baloratu eta dagozkion merezimenduak batu ondoren.

9.2.2.– Berdinketa gertatuz gero, lehentasun-ordena ezarriko da ondorengo irizpideei jarraikiz, bata bestearen ondotik:

1.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldian.

2.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko hirugarren ariketan.

3.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko bigarren ariketan.

4.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena oposizio-aldiko lehenengo ariketan.

5.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena lanbide-esperientziagatik.

6.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena lehiaketa-aldian.

7.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena graduondoko prestakuntzan eta titulazioetan.

8.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena irakaskuntza-jardueretan eta prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroetan.

9.– Nork lortu duen puntuaziorik handiena ingelesean.

I. ERANSKINA
A GAI ZERRENDA (ZATI OROKORRA)

1.– Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egitura eta edukia. Oinarrizko printzipioak. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Estatuaren botereak. Botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala. Botereen arteko harremanak.

2.– Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Printzipio orokorrak. Estatuaren eta EAEren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. EAEko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Autonomia Estatutuaren erreforma.

3.– Lehendakaria. Estatutu pertsonala (hautaketa, izendapena, kargu-uztea eta eginkizun-gabetzea). Eskumenak eta ahalmenak. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernua. Osaera. Eskumenak (7/1981 Legea, ekainaren 30ekoa, Jaurlaritzari buruzkoa).

4.– Eusko Legebiltzarra. Osaera. Legebiltzarkidearen estatutua. Legebiltzar-taldeak. Eusko Legebiltzarraren egoitza.

5.– Eusko Legebiltzarraren Erregelamendua. Egitura sistematikoa. Eusko Legebiltzarraren eraketa. Lehendakaritza eta Mahaia. Bozeramaileen Batzordea.

6.– Legebiltzarraren Osoko Bilkura. Legebiltzarreko batzordeak: osaera, motak eta eginkizunak. Bilkurak eta gai-zerrenda.

7.– Eusko Legebiltzarreko legegintza-prozeduraren ideia orokorra. Legegintza-ekimena. Lege-proiektuak eta lege-proposamenak. Zuzenketak. Prozedura bereziak.

8.– Jaurlaritza sustatu eta kontrolatzeko eginkizuna Eusko Legebiltzarrean. Galderak, interpelazioak, mozioak. Ikerketa-batzordeak.

9.– Eusko Legebiltzarraren zuzendaritza-organoak. Lehendakaria. Mahaia. Bozeramaileen Batzordea. Legelari nagusia. Eusko Legebiltzarraren harremanak beste organo batzuekin.

10.– Arartekoa (3/1985 Legea, otsailaren 27koa). Egitura sistematikoa, eginkizunak, hautaketa eta kargu-uztea. Jarduera-eremua. Legebiltzarrarekiko harremanak.

11.– Langileen Estatutua eta Legebiltzarreko Administrazioaren Araubide Juridikoa, 1990eko ekainaren 22koa. Egitura sistematikoa. Funtzionario motak eta kidegoak. Lanpostu-zerrenda eta aurrekontu-plantillak. Langile-hautaketa eta lanpostu-betetzea.

12.– Euskal funtzio publikoaren araubide juridikoa (6/1989 Legea, uztailaren 6koa). Xedea. Aplikazio-eremua. Funtzionario publikoen eskubide eta eginbeharrak. Diziplina-araubidea.

13.– Emakumeen eta gizonen berdintasuna (4/2005 Legea, otsailaren 18koa). Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal botere publikoen jardunaren araubide eta gida izan behar duten printzipio orokorrak. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.

14.– Euskararen erabileraren hizkuntza-normalizazioa Administrazioan. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Eusko Legebiltzarreko Administrazioan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana.

15.– Administrazio-prozedura (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea). Administrazio-egintza: egitea, edukia, arrazoitzea, forma eta eraginkortasuna. Administrazio-isiltasunaren kontzeptua. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Administrazio-erregistroak. Administrazio-errekurtsoaren eta ofizioz berrikustearen kontzeptuak.

16.– Gardentasuna eta gobernu ona (19/2013 Legea, abenduaren 9koa). Printzipio orokorrak, aplikazio-eremua, informazio publikoa eskuratzeko bidea.

17.– Erabateko kalitatea. Kudeaketako printzipio eta ereduak (Euskaliten kudeaketa aurreratuaren eredua). Bezeroaren gogobetetzea. Zerbitzu-kartak.

18.– Laneko arriskuen prebentzioa (31/1995 Legea, azaroaren 8koa). Xedea, aplikazio-eremua, eskubideak eta betebeharrak.

B GAI ZERRENDA (ZATI ESPEZIFIKOA)

I.– Informazio-sistemen antolaketa eta kudeaketa (11 gai)

1.– Informazio-sistemen definizioa eta egitura. Informazioa erakundeetan. Informazioan oinarritutako erakundeak. Administrazioa erakunde mota horren kasu espezifiko gisa. Informazioaren berrerabilera sektore publikoan Europan eta Espainiako Estatuan. Datu irekiak.

2.– Komunikazioa erakunde konplexuetan. Informazioaren bilketa, fluxua eta ustiapena. Informazio-sistemen funtzionamendu eskasaren ondorioak.

3.– Informazio-sistemen zentro baten antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: garapena, mantenimendua, sistemak, datu-baseak, komunikazioak, infozentroa eta bezeroekiko harremanak.

4.– Informazioaren teknologien proiektuak zuzendu eta kudeatzea. Baliabide teknikoak eta giza baliabideak planifikatzea. Informazioaren teknologien erosketa publikoaren kudeaketa.

5.– Datu-babesari buruzko legedia. Aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Eskubideak. Tratamenduaren aurretiko betebeharrak. Segurtasun-neurriak. Ikuskaritza eta kontrola. Zehapenak. Euskadiko administrazio publikoen titulartasuneko datu pertsonalen fitxategiak. Datuak Babesteko Euskal Bulegoa: eginkizunak, Datuak Babesteko Erregistroa.

6.– Informazioaren gizarteari eta administrazio elektronikoari buruzko legedia Europan eta Espainiako Estatuan. Sarbide elektronikoa administrazio publikoetara. Herritarren sarbide elektronikoa zerbitzu publikoetara: printzipioak. Herritarren eskubideak administrazio publikoekin harremanak bide elektronikoz izateko. Segurtasun- eta elkarreragingarritasun-eskema nazionalak eta elkarreragingarritasunari buruzko arau teknikoak.

7.– Auditoretza informatikoa I: Kontzeptua eta edukiak. Administrazioa, plangintza, antolaketa, azpiegitura teknikoa eta praktika operatiboak.

8.– Auditoretza informatikoa II. Informazio-aktiboen babesa, hondamendietako berreskuratzea eta negozioaren jarraipena.

9.– Auditoretza informatikoa III. Sistemak garatzea, erostea, inplementatzea eta mantentzea. Prozesuen ebaluazioa eta arriskuen kudeaketa.

10.– Ordenagailu-programen babes juridikoa. Softwarearen legezkotasuna egiaztatzeko bideak.

11.– Normalizazio-erakunde nazionalak eta nazioartekoak. Adostasun- eta ziurtapen-probak. Adostasun-probetarako zerbitzuak ezartzea.

II.– Teknologia (28 gai)

12.– Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKSak). ANSIren erreferentziazko eredua: Datu-baseak eta DBKSak, DBKSetaranzko eboluzioa, Alde onak eta txarrak. Fitxategi-sistemak vs. datu-basea. Datu-eredua. Datu-baseak kudeatzeko sistema erlazionala (DBKSEa).

13.– Datu-basearen ANSI/X3/SPARC arkitektura: Barneko maila, Kontzeptu-maila, Kanpoko maila, Datu-eraldatzea, Datu-basearen definizioa eta manipulazioa, Erreferentziazko eredua.

14.– Objektuetara zuzendutako analisia: Objektuak, klaseak, herentzia eta metodoak. Objektu banatuen arkitektura.

15.– Objektuetara zuzentzearen elementuak: Klaseak eta objektuak, Objektuak eta haien bizi-zikloa, Klaseak eta haiek definitzeko irizpideak, Analisi lexikoa, CRC txartelak, Metodoak eta atributuak, Herentzia, Objektuetara zuzentzearen ezaugarriak (abstrakzioa, kapsulatzea, modularitatea, polimorfismoa, berrerabilgarritasuna, konkurrentzia, iraunkortasuna eta hedagarritasuna).

16.– Analisi egituratua. Datu-hiztegia, Datu-fluxuaren diagrama. Funtsezko analisia. Analisi egituratuari aplika dakizkiokeen teknikak.

17.– Eredu erlazionala: Datu-base erlazionalak, Eredu erlazionala, Ezaugarriak, Osagaiak, Codd-en 12+1 erregelak, Normalizazioa, Aljebra erlazionala, Operadoreak, Datu-base erlazionalen kudeatzaileen arteko elkarreragingarritasunerako arau eta estandarrak.

18.– SQL lengoaia: SQL lengoaiaren kontzeptua, SQL lengoaiaren eboluzioa, DDL Objektuen deskripzioa, DML Datuen manipulazioa, Eredu kontzeptualetik fisikora bihurtzea, Datuen eredu kontzeptuala lortzea E/E eredu hedatuaren teknikaren bidez, Eredu kontzeptuala eredu logiko erlazional normalizatu batera aldatzea. SQL aurreratua.

19.– Datu-base erlazionalen kudeatzaileen arteko elkarreragingarritasunerako arau eta estandarrak: ODBC Open Database Conectivity, OLE-DB Object Linking and Embedding for Databases, ADO ActiveX Data Objects, ADO.NET, JDBC Java Database Connectivity, ORM Object-Relational Mapping soluzioak.

20.– Datu-base erlazionalen kudeatzaileen arteko konparazioa: Oracle, DB2, SQLServer, PostgreSQL, MYSQL.

21.– Datu korporatiboen kudeaketa. Data Warehouse datu-biltegia. OLAP arkitektura. Datu-meatzaritza. Txostenak sortzea zuzendaritzari. DWDMrako erremintak. Administrazio publikoetako erabilera.

22.– SOA arkitektura: SOA zerbitzuak eta web services, SOA eta negozio-prozesuak, SOA erreferentziazko arkitektura.

23.– HTML lengoaia (Hypertext Markup Language): HTML eta weba. Webaren arkitektura: Zerbitzariak eta web-nabigatzaileak, URLak (Unified Resource Locators), HTMLren sintaxia. HTTP (Hypertext Transfer Protocol). JavaScript, CSS (Cascading Style Sheets). HTMLren sorkuntza dinamikoa (CGIak, servletak, JSPak, ASPak, PHPa, eta abar). Joera berriak (XHTML, Web 2.0, AJAX, Adobe Flash).

24.– XML lengoaia (Extensible Markup Language): XML-HTML konparazioa, Aplikazioen eta XMLaren arteko elkarreragingarritasuna, XMLren sintaxia, XML lengoaiaren definizioa eta XML (DTD eta XML Schema) dokumentuen balidazioa, XML (DOM eta SAX) dokumentuen prozesatzea, XML (XSL eta XSLT) dokumentuen eraldaketa eta aurkezpena, XML (SOAP, WSDL eta UDDI) web-zerbitzuak, XMLn oinarritutako lengoaiak, Sindikazioa eta XML.

25.– Webean aplikazioak sortzea: Java eta Visual Basic bezeroaren scriptak, Internet arkitektura, Bezero-osagaiak, Eduki-, soinu-, irudi- eta animazio-integrazioa.

26.– Webean aplikazioak sortzea: Scripting, JavaScript, JScript lengoaiak, JavaScript versus JScript, VBScript.

27.– Webeko garapenerako arkitektura. Java teknologia: web-aplikazio baten arkitektura, Java Platform Enterprise Edition, J2EE/Java EE aplikazioen edukiontziak, paketatzea eta instalazioa, Java EE aplikazioen zerbitzariak.

28.– J2EE/Java EE zerbitzuak: JDBC, Java Persistence, Servlet, JSP, Java Message Service, Java Transaction API, Java IDL, Java Naming and Directory Interface (JNDI), Java Mail Technology, Java API for XML (JAXP) eta Streaming API for XML (StAX), JavaBeans Activation Framework (JAF), Java EE konektore-arkitektura, Java Authentication and Authorization Service (JAAS) eta Java Authorization Service Provider Contract for Containers (JACC), JavaServer Faces.

29.– J2EE/Java EEko web services: Zer dira web services? XML, UDDI, WSDL, SOAP, Java EE 5en euskarria web servicesentzat.

30.– Oracle PL/SQL: Oinarriak, Datu motak, Operadoreak, Kontrol-egiturak, Blokeak, Kurtsoreak, Kurtsore inplizituak, Kurtsore esplizituak, Eguneratzeko kurtsoreak, Salbuespenak, Azpiprogramak, Prozedura biltegiratuak, Funtzioak, Triggerrak, Paketeak, Erregistroak, Taulak, Varrayak, PL/SQLan integratutako funtzioak, Sekuentziak.

31.– Oracle administrazioa 1: DBB Oracle arkitektura, Datu-basea sortzea, Instantzia-administrazioa. Sare-ingurunearen konfigurazioa, Datu-baseak biltegiratzeko egituren administrazioa, Erabiltzaileen segurtasuna, Eskema-objektuen kudeaketa, Datu-kudeaketa eta konkurrentzia, Desegite-segmentuen kudeaketa (Undo), Segurtasunaren inplementazioa.

32.– Oracle administrazioa 2: Datu-baseen mantenimendua, Errendimenduaren kudeaketa, Backup- eta berreskuratze-kontzeptuak, Datu-basearen errendimendu-backupak, Datu-basea berreskuratzeko teknikak, Datu-mugimendua, Datu-basearen edukiera hobetzea.

33.– Liferay eduki-kudeatzailea: Porlet-garatzea, Liferay arkitektura, Service Builder, Application Display Templates, Liferayren APIak erabiltzea, Liferayren CMSarekin garatzea.

34.– Liferay eduki-kudeatzailea: Plataforma pertsonalizatzea, Hooks, Pluggins, Layout templates, Themes.

35.– Google Search Appliance: Konfiguratzea eta administratzea, Zerbitzua eta arakatzea, Erabiltzaile-esperientziak hobetzea, Aditu-bilatzea, Front-end pertsonalizatzea, Datu-baseetako bilaketak, Garrantzia hobetzea, GSA konfiguratzea, Eguneratzea eta migrazioa, SSO sistemekin integratzea.

36.– Dokumentu-kudeaketa: Informazioa berreskuratzeko eredu aurreratuak, Indexazioa eta bilaketa, Testuaren gaineko eragiketak, webguneko bilaketak, Liburutegi digitalak.

37.– ITIL oinarriak. Zerbitzuaren estrategia. Zerbitzuaren diseinua. Zerbitzuaren trantsizioa. Zerbitzuren eragiketa. Zerbitzuaren etengabeko hobekuntza.

38.– Informazio-sistemak planifikatu eta garatzeko metodologia (Metrika). Helburuak. Aplikazio-eremua eta irismena. Metrika 3 bertsioa. Metrika 3 bertsioko prozesuak. Interfazeak. Teknikak eta praktikak. Rolak eta profilak.

39.– Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema (ISKS). Estandarrak, ISKS baten inplementazioa, Politiken definizioa, Antolaketa, Irismena. Informazioaren segurtasun-aktiboak. Arrisku-analisia eta -ebaluazioa. Metodologiak. Arriskuen kudeaketa eta tratamendua.

III.– Ingeniaritza eta sareak (13 gai)

40.– Informazio-sistemen bizi-zikloa. Bizi-zikloaren ereduak.

41.– Informazio- eta komunikazio-sistemen planifikazio estrategikoa. Informazio-sistemen plana.

42.– Informazio- eta komunikazio-sistemen betekizunen analisia. Baliabideen eta ahaleginaren ebaluazioa informazio-sistemen garapenean.

43.– Aplikazio-migrazioa tamaina doitzeko prozesuen esparruan. Informazio-sistemen berringeniaritza eta atzeranzko ingeniaritza.

44.– Kalitatea informazio-zerbitzuetan. EFQM eredua eta zerbitzuetarako ISO 9004 gida.

45.– Sare-planifikazio eta -kudeaketa. Datu-transmisioko sare publikoak. Sare lokalak. Hedadura zabaleko sareak. Sare-interkonexioa.

46.– Kable bidezko telekomunikazioak (CATV). Kable-sarearen egitura. Merkatuko operadoreak. Sare-zerbitzuak.

47.– Garraio-protokoloak: motak eta funtzionamendua. TCP/IP protokolo-familia. IPv6 protokoloa. MPLS. IParen gaineko ahotsa.

48.– Posta elektronikoa. Direktorio-zerbitzuak.

49.– Komunikazioak: xDSL, Wi-Fi (IEEE802.11), Wi-Max (IEEE802.16). Bluetooth. Segurtasuna, araudia. Alde onak eta txarrak.

50.– Komunikazio mugikorrak. Telefonia mugikorreko teknologia-belaunaldiak. Telekomunikazioei buruzko araudia. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko Telekomunikazioen eta Ikus-entzunezko Sektorearen Zuzendaritza. Telekomunikazioei buruzko maiatzaren 9ko 9/2014 Legea, III. titulua, V. kapitulua. Azken erabiltzaileen eskubideak.

51.– Sareetako segurtasuna. Sarbide-kontrola. Teknika kriptografikoak. Sinadura digitaleko mekanismoak. Intrusio-kontrola. Suebakiak. Aplikazio-mailako segurtasuna: web-zerbitzuen babesa, datu-baseak eta erabiltzaile-interfazeak.

52.– Internet sarea eta oinarrizko zerbitzuak. Intranet eta extranet sareen arkitektura. Kontzeptua, egitura eta ezaugarriak. Horiek erakundeetan ezartzea. Geruza-eredua: aplikazio-zerbitzariak, datu-zerbitzariak, zerbitzari-multzoak.

II. ERANSKINA
INFORMATIKAKO TEKNIKARIAREN LANPOSTUAREN EGINKIZUN NAGUSIAK

– Arkitekturaren funtzionamendua diseinatzea eta gainbegiratzea biltegiratze-sare korporatiborako, back-up korporatiborako, eta barneko, kanpoko eta estraneteko posta elektronikorako, datu-baseetarako eta irudi, bideo eta abarren fitxategietarako. Orobat konpontzea sortzen diren gorabehera guztiak.

– Zerbitzari korporatiboen, mahai gaineko ordenagailuen eta eramangarrien eta inprimagailuen ezaugarriak zehaztea hardwareari eta softwareari dagokienez.

– Biltegiratze masiboko eta posta elektronikoko sarea konfiguratu, administratu eta kontrolatzea; eta hor sartzeko baimenak ematea, guneak eta partizioak definitzea, eta datuak on-line eta automatikoki bikoizteko prozedurak ezartzea.

– Legebiltzar osoko eta sail bakoitzeko aplikazio informatikoak garatu eta ezartzea, baita hobetu eta eguneratzea ere.

– Web-orria garatu eta ezartzea, baita hobetu eta eguneratzea ere, Legebiltzarreko zein Legebiltzarraz kanpoko erabiltzaileen ikuspuntua kontuan izanda.

– Arduratzea datu-base korporatiboen kudeaketaz eta funtzionamendu egokiaz eta osotasunaz, baita datu-base horiek kudeatzen dituen sistemaren administrazioaz (eduki-kudeatzaile, dokumentu-kudeatzaile, webgune eta programatzeko tresnenaz).

– Informazio-sistemen segurtasun-politika kudeatzea, eta politika hori betetzea bermatzeko tresna egokiak ematea eta akatsak zuzentzea.

– Gako publiko eta pribatuko sistemaren azpiegitura diseinatzea Legebiltzarraren barnean erabiltzeko, sistema hori ezartzea, mantentzea eta bere azken bertsioen jarraipena egitea, estandarrak betetzen direla bermatzea.

– Legebiltzarreko sare lokala diseinatzea, baita Internetekin, bulego ibiltariaren sistemarekin eta kanpoko beste sistema batzuekin lotura egiteko modua ere.

– Tokiko sarearen eta PKIren azpiegitura teknologikoak ondo funtzionatzen duela ziurtatzea.

– Legebiltzarreko erretransmisioak emititzea eta grabatzea, bai zuzenean, bai diferituan, baita kanpotik jasotzen direnak ere, inplikatutako beste zerbitzuekin lankidetzan.


Azterketa dokumentala