Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4846

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Uraren Euskal Agentziak honako hau ezagutarazten du ezen, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 165. artikuluaren 4. idatzi-zatian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten emakida-eskubidea amaitzeko espedienteak aitortzen direla.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz argitara ematen da emakida eskubideak amaitzeko espedienteak aitortzen direla. Iragarki honen bidez, I. eranskinean aipatzen diren interesdunei honen berri ematen zaie, eta beraz, iragarki hau banakako jakinarazpen bezala hartu behar da.

Interesdunek espedienteak aztertzeko aukera izango dute, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horretan, alegazioak egin eta egoki iritzitako dokumentu eta egiaztapenak aurkeztu ahal izango dituzte, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Uribitarte kalea 10 – 48001 Bilbo).

Bilbao, 2015eko urriaren 22a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala