Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
4836

EDIKTUA, espetxeratuen zaintzako 2434/2012 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 2434/2012 espedientea bideratu da Francisco Javier Correa Matilla presoaren aurka (NAN: 15395854), 1973-08-01ean jaioa, eta azken helbidea hau duena: Eibarko (Gipuzkoa) Bidebarrieta kalea 8, 5. ezk. Egun, ordea, helbide ezezaguna du. Espediente horretan, autoa eman zen 2015-09-23an, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio hitzez-hitz: «Deklaratzen dut Francisco Javier Correa Matillak bete gabe dituela komunitatearen aldeko zortzi jardunaldiko zigorra, Donostiako Zigor Arloko 4 zenbakiko Epaitegiak 3064-10 exekuzioan ezarritako berrogei jardunaldietatik».

Francisco Javier Correa Matilla zigortuari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko urriaren 26an. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ebazpena jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala