Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4834

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 250/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

ZLUP Zibila – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 250/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Gloria Elizabeth Robledo Caballero.

Abokatua.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Demandatua: Gabino Antonio Paniagua Perez.

Gaia: FDFDFD.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-10-08an. Hona hemen epaitza:

510/2015 EPAIA

Vitoria-Gasteiz (Araba), bi mila eta hamabosteko urriaren zortzia.

M. Belén González Martínek, Vitoria-Gasteizko (Araba) eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epailea bera, ikusi ditu epaitegi honetan seme-alabentzako neurriekin lotuta bideratu den 250/2015 prozedurako autoak. Alderdiak honakoak izan dira: demandatzaile legez Gloria Elizabeth Robledo Caballero, Palacios prokuradorearekin; demandatu legez Gabino Antonio Paniagua Pérez, (auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe). Fiskaltzak ere ere parte hartu du. Horrenbestez, Erregearen izenean, magistratu-epaileak ebazpen hau eman du.

Gabino Antonio Paniagua Pérez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Interesdunak eskura du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala