Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2015eko azaroaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4833

EDIKTUA, abintestato-jaraunsleak deklaratzeari buruz bideratutako 589/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Elena Puig Etxarri andreak, Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko idazkariak, hau jakinarazten dut: Maria Teresa Isasti Elosu andrea 2010-01-09an hil zen, Irunen, testamentua egin gabe; hori dela eta epaitegi honetan eginbideetan dagoen abintestato-jaraunsleak deklaratzeko 589/2015 espedientean –Estatuaren Administrazio Orokorrak sustatua–, gaur hartutako ebazpenez, erabaki da dei egitea jaraunspen horretan eskatzaileek bezainbesteko eskubidea edo hobea dutenei, hain zuzen ere epaitegi honetan jaraunspena erreklamatzeko ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Eta, eskubide hori egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela ohartarazten zaie.

Donostia, 2015eko urriaren 27a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala