Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2015eko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4688

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 536/2012 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 536/2012 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Geotekcantabria, S.L.

Abokatua: Ricardo Gundín Quiroga.

Prokuradorea: Ana Bregel Orella.

Demandatua: Legal Building, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizialak

Fede ematen dut:

2014ko otsailaren 11n, 536/2012 hitzezko judizioan epaia eman du epaitegi honetako María José Galindo Olea epaile magistratuak.

Legal Building, S.L. non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Eta ebazpenaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hogei eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko irailaren hogeita bederatzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala