Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2015eko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4687

EDIKTUA, 282/2015 falta-judizio azkarraren apelazio-erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia – Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 282/2015 autoen apelazio-erroilua.

Apelatzailea: Youcef Ouahabi.

Apelatua: Fiskaltza.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hau diote haren idazpuruak eta xedapenek:

423/2015 AUTOA.

Auzitegia:

Presidentea: Jaime Tapia Parreño.

Magistratua: Iñigo Madaria Azcoitia.

Magistratua: Raul Aztiria Sanchez.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: 2015eko irailaren 1a.

XEDAPENAK

Salak hau xedatzen du: ezestea Youcef Ouahabiren izenean eta ordezkaritzan Juan María López de la Calle Sáez de Nanclares letraduak jarritako apelazio-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak 2374/2015 Atzerritarren Eginbideetan 2015eko uztailaren 6an emandako autoaren aurkakoa, eta, beraz, ebazpen hori baiestea. Aipatu autoak 2015eko maiatzaren 19ko autoaren aurka jarritako erreforma-errekurtsoa ezetsi zuen. Apelazio-errekurtsoaren kostuen gaineko deklarazioa ofizioz egingo da.

Auto hau irmoa da, eta, beraren aurka, ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Bidal bitez autoak jatorrizko epaitegira, ebazpenaren ziurtagiriarekin batera, jakin dezaten eta erabakitakoa bete.

Erabaki eta izenpetzen dute sala osatzen duten jaun-andreek. Fede ematen dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Youcef Ouahabiren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala