Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2015eko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4686

EBAZPENA, 2015eko urriaren 28koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Balorazio Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Aintzat hartu da honakoa: 2015eko urriaren 5eko Ebazpenaren 8. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordea eratuko da eskabideak aztertu eta ebaluatzeko.

Hori dela bide,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2015eko urriaren 5eko Ebazpenaren bidez argitaratutako deialdiari dagokion Balorazio Batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Mari Jose Olaziregi Alustiza andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria.

Bokalak:

– Lourdes Otaegui andrea, edo ordezkoa.

– Jesus Cuenca de la Rosa jauna, edo ordezkoa.

– Kizkitza Galartza Arregi andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Idazkaria: Jon Ander Kuartango Atxa jauna, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

Donostia, 2015eko urriaren 28a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala