Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2015eko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4684

EBAZPENA, 2015eko urriaren 20koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, honen bidez, diru-laguntzak ematen dira Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, ERASMUS + programaren esparruaren barruan.

Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak Europako Erkidegoaren 2014ko urriaren 2ko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen Erasmus +-eko Programaren (2014/C344/10) EAC/A04/14 proposamen-deialdia. Bertan, 2015eko ekitaldirako proposamen-deialdia ezartzen da.

Ebazpen honen bidez, KA1 ekintzetarako laguntzak ematen dira. Erdi-mailako eta goi-mailako Lanbide Heziketaren sektoreetako langileen –bereziki irakasle, hezitzaile, zuzendari eta gazte-begiraleena– bai eta ikasleen mugikortasunari buruzkoak dira ekintzok.

Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten da Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, ERASMUS + programaren esparruaren barruan.

Laguntza-eskabideak aztertu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren entitateei diru-laguntzak ematea, adierazten diren proiektuak antolatu eta burutzeko; ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere ageri dira.

2. artikulua.– Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzako Programa Europarrak atalari dagokio I. eranskineko zerrendan agertzen diren erakundeei emandako diru-laguntzen kudeaketa. Diru-laguntzaren ordainketa zein laguntza eman osteko prozeduraren jarraipena, 2015eko uztailaren 13ko Aginduak ezarritakoa izango da (Agindua, 2015eko uztailaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko sailburuarena; honen bidez, diru-laguntzetarako deialdia egiten da Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko, Erasmus + programaren esparruaren barruan).

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala