Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2015eko azaroaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4683

EBAZPENA, 2015eko urriaren 1ekoa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, unibertsitateaz besteko irakaskuntza-kooperatibei diru-laguntzak emateko dena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 23ko Aginduaz egindako deialdian oinarrituta (2015eko maiatzaren 5eko EHAA), eta izapidetutako espedienteak aztertuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean zerrendatutako laguntzak ematea irakaskuntza-kooperatibei, 2015ean zehar euren jarduerak finantza ditzaten.

2. artikulua.– Agindu honen babesean emandako laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

a) Lehenengoa, diru-laguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.

b) Gainerako % 25a, ordea, «Gastuaren justifikazioa» izeneko inprimaki normalizatua behar bezala beteta aurkeztean ordainduko da. Inprimaki horrekin batera, onartutako diru-laguntza adinako edo gehiagoko ordainagiriak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek aurkezteko epea 2015eko abenduaren 10ean bukatzen da, egun hau barne.

3. artikulua.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

VitoriaGasteiz, 2015eko urriaren 1a.

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA GARAMENDI IBARRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala