Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2015eko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SOPELAKO UDALA
4661

IRAGARKIA, Sopelako Zarataren Mapa ezartzen duena.

Udaleko Udalbatzak, 2015eko irailaren 24ko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.– IMAE Instituto Medioambiental Europeo S.L.k egindako Sopelako zarata mapa onestea, egoki bada.

2.– Iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Sopelako zarata mapa onetsi dela.

3.– Sopelako zarata mapa bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, formatu digitalean, analisiaren agiriak eta hari lotutako dokumentazio grafikoa barne.

Sopela, 2015eko urriaren 16a.

ALKATEA.


Azterketa dokumentala