Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2015eko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4658

EDIKTUA, 698/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 698/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Jaundel, S.L.k eskatu du, Blanca Lacuesta Millanen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

145/15 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamabosteko urriaren zazpia.

Alderdi demandatzailea: Jaundel, S.L.

Abokatua: Rafael Carvalho Gonzalez.

Prokuradorea: José Ignacio Beltrán Arteche.

Alderdi demandatua: Blanca Lacuesta Millan.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: hitzezko gainerakoak (13).

EPAITZA

Ezesten dut diru-kopuru bat erreklamatzeko bideratutako hitzezko judizioko demanda, Jaundel, S.L.k jarritakoa, Beltrán prokuradoreak ordezkaturik eta Carvalho letraduak lagundurik, auzi-ihesean dagoen Blanca Lacuesta Millánen aurka, eta, horrenbestez,

Blanca Lacuesta Millán absolbitu egiten dut bere kontra egindako eskaera guztietatik.

Alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Honen aurka ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455. artikuluaren 1. paragrafoan –in fine– xedatutakoaren arabera, 3.000 euro baino gutxiagoko erreklamazioa delako.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko urriaren zazpian.

Blanca Lacuesta Millan demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko urriaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala