Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2015eko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
4657

EDIKTUA, 22/2015 falta-judizio azkarraren apelazio-erroiluaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Bigarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 22/2015 falta-judizio azkarraren apelazio-erroilua.

Apelatzailea: Mohamed Boukoussa eta Nabil Lahraoui.

Apelatua: Fiskaltza.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta hau diote haren idazpuruak eta xedapenek:

apelazioa FALTA-JUDIZIOA

Vitoria-Gasteizko Probintzia Auzitegia Silvia Víñez Argüeso magistratuak osatzen du, pertsona bakarreko auzitegi bezala, eta honako epai hau eman du 2015eko ekainaren 9an, Erregearen izenean:

199/2015 EPAIA

Salako 22/2015 erroiluari dagozkion apelazio-errekurtso penalak sustatu dituzte 2014ko abenduaren 23ko epaiaren aurka Mohammed Boukoussa salatuak –bere burua zuzenduz eta bere buruaren ordezkaritzan– eta Nabil Lahraoui salatuak –bere burua zuzenduz eta bere buruaren ordezkaritzan–; erroilu hori Vitoria-Gasteizko Epaitegietako 4 zenbakiko Instrukzioko Epaitegian bideratutako 5761/2014 falta-judizio azkarraren ondoriozkoa da, eta saiakera graduko ebasketa-falta batengatik bideratu da. Fiskaltza da alderdi apelatua, Carmen Gutiérrez Redondo fiskalak ordezkatua.

EPAITZA

Osorik ezesten dut Mohammed Boukoussa salatuak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, baita Nabil Lahraoui salatuak aurkeztua ere, Vitoria-Gasteizko Epaitegietako 4 zenbakiko Instrukzioko Epaitegiaren abenduaren 23ko 646/2014 Epaiaren aurkakoa, eta epai hori berresten dut. Erroilu hori 5761/2014 falta-judizio azkarraren ondoriozkoa da, saiakera graduko ebasketa-falta batengatik bideratua, eta horren ondoriozkoa da erroilu hau. Errekurtsoan izandako kostuak alde apelatzaile bakoitzari ezartzen dizkiogu beren-beregi.

Epai honen aurka, ezin da inolako errekurtso arruntik aurkeztu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau pertsonatu diren hiru alderdiei eta kaltetuari.

Ebazpen honen ziurtagiriarekin batera, jatorrizko autoak jatorriko epaitegira bidal bitez, ezagutu eta betearaz ditzaten.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Nabil Lahraouiren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala