Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2015eko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4656

AGINDUA, 2015eko urriaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen Balioeste Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboaren 9. artikuluaren bitartez, aipatu lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen Balioeste Batzordea sortu zen (jatorrian, Herrizaingo Saileko eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa, 2008ko apirilaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 73. zk.).

Aipatu artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aipatu hitzarmenak hartzen dituen langileen lanpostuen Balioeste Batzordeko kide izendatzea ondoko hauek:

Administrazioaren ordezkariak:

Epaimahaiburua:

– Titularra: Miren Karmele Arias Martínez andrea.

– Ordezkoa: Rodrigo Gartzia Azurmendi jauna.

Mahaikideak:

– Titularra: Guadalupe Camino García andrea.

– Ordezkoa: Carlos Roy García jauna.

– Titularra: Malentxo Arruabarrena Julián andrea.

– Ordezkoa: Faustino Ranedo Gómez jauna.

– Titularra: Julen Abrisqueta Licerazu jauna.

– Ordezkoa: Marcelino Múgica Samperio jauna.

Mahaikide-idazkaria:

– Titularra: Mercedes Aldekoa García andrea.

– Ordezkoa: José Luis Arruti del Rey jauna.

Langileen ordezkariak:

Mahaikideak:

– Titularra: Julio Albizua Aspizua jauna.

– Ordezkoa: M.ª José Tudanca de Zallo andrea.

– Titularra: Jaime Rozas Lamiquiz jauna.

– Ordezkoa: Oscar García Fernández jauna.

– Titularra: Endika Etxebarria Villafruela jauna.

– Ordezkoa: José Rangel Fernández jauna.

– Titularra: Francisco Bonachera Perales jauna.

– Ordezkoa: Garbiñe Ibáñez de Opakua Ormaetxebarria andrea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabe geratzen da Segurtasuneko sailburuaren 2014ko otsailaren 4ko Agindua, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomoko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen Balioeste Batzordeko kideak izendatzen dituena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 20a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala