Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2015eko azaroaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4651

EBAZPENA, 2015eko urriaren 23koa, Enplegu eta Laneko sailburuordearena, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduari dagozkion diru-laguntzak ematen dituen ebazpenari publizitatea emateko dena. Agindu horrek 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordeztu zuen (Agindua, 2015eko urtarrilaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan; 2015-01-19ko EHAA, 11. zk.).

Diru-laguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publizitate-printzipioa betetzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduak, 14.7 artikuluan, xedatzen du ematen diren laguntzak argitaratu egingo direla, legeak agindu bezala, betiere entitate eskatzaileei banakako jakinarazpena egiteari utzi gabe. Agindu horrek 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordeztu zuen (Agindua, 2015eko urtarrilaren 12koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan; 2015-01-19ko EHAA, 11. zk.).

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan kokatzen den Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko deialdian parte hartzeko emandako diru-laguntzen zerrenda. Laguntzok Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 20ko Aginduaren babespean ematen dira. Agindu horrek, hain zuzen, 2015eko urtarrilaren 12ko Agindua ordezten du (2015eko urtarrilaren 12ko Agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa lortzeko egiten den deialdian parte hartzeari buruzkoa, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Programa Operatiboaren esparruan).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 23a.

Enplegu eta Laneko sailburuordea,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO ALTUNA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala