Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2015eko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4647

IRAGARKIA, zeinaren bidez ez-betetze espediente batzuen ebazpena jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.

Jarraian datorren eranskinaren espedienteei dagozkien ebazpenen ohiko jakinarazpena ezinezkoa izan denez, argitaratu egingo da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetze aldera.

Interesdunek hilabete dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan bertan espedientea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan aztertu ahal izango dute (Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 6a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala