Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2015eko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4645

IRAGARKIA, zeinaren bidez zuzendu egiten baita kontratu honen lizitazioa aditzera ematen duen iragarkia: helduentzako tetanos-difteria kontrako 89.000 txerto-dosi (Td) eskuratzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akats bat atzeman da helduentzako tetanos-difteria kontrako 89.000 txerto-dosi (Td) eskuratzea helburu duen hornidura-kontratu administratiboaren lizitazioa aditzera ematen duen iragarkian (2015eko urriaren 20ko EHAA, 199. zk.), eta honela zuzenduko da:

2015/4406 orrialdea (3/3) , 9. puntuko d) letra.

Honako hau esaten den lekuan:

«d) Eguna: 2015eko azaroaren 20a».

Baina honela esan behar du:

«d) Eguna: 2015eko azaroaren 23a».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 22a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala