Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2015eko azaroaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
4644

IRAGARKIA, hornidurarako administrazio-kontratu honen lizitazioari publikotasuna emateko iragarkia zuzentzeko dena: difteria-tetano-kukurruku-eztul azelular, poliomielitis injektagarri, haemophilus influenzae-aren (b mota) aurkako txertoaren (DTPa-VPI-Hib) 19.000 dosi eskuratzeko hornidura-kontratua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Mota horretako hutsak atzeman dira hornidurarako administrazio-kontratu honen lizitazioari publikotasuna emateko iragarkiaren testuan: difteria-tetano-kukurruku-eztul azelular, poliomielitis injektagarri, haemophilus influenzae-aren (b mota) aurkako txertoaren (DTPa-VPI-Hib) 19.000 dosi eskuratzeko hornidura-kontratua. Iragarki hori 2015eko urriaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (199. zk.) argitaratu zen. Horrenbestez, zuzendu egin behar da:

2015/4405 (3/3) orrialdean, d) atalean, 9. puntuan,

Hau dioen lekuan:

«d) Eguna: 2015eko azaroaren 20a».

Hau esan behar du:

«d) Eguna: 2015eko azaroaren 23a».

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 22a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala