Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2015eko azaroaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4615

EBAZPENA, 2015eko urriaren 30ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen den funtsak agortu egin direla garapenerako lankidetza sustatzeko funtsen kargupeko ekintza humanitarioetako laguntzen finantza-bide iraunkorrerako, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenean onartutako deialdiaren babespean emanda.

Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak arautu zituen garapenerako lankidetzaren kargupeko ekintza humanitarioetarako laguntzak, eta bi jarduketa mota nagusi bereizi zituen. Batetik, larrialdietako laguntza-proiektuak, bizirik irautea bermatzeko oinarrizko zerbitzuak eta ondasunak premiaz hornitzeko, eta hondamendiek kaltetutako pertsonen sufrimendua arintzeko; eta, bestetik, ekintza humanitarioen proiektuak, hauetan oro har premia txikiagoko jarduerak egiten dituzte, eta garapenerako, giza eskubideetarako eta bakea izateko oinarriak dituzte helburu.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenaren bidez (apirilaren 30eko EHAA, 79. zk.), deialdia egin zen ekintza humanitarioetarako laguntzetarako, garapenerako lankidetza-funtsaren kargura, 2015erako.

Kontuan hartuta urtarrilaren 21eko ebazpen horren 2. artikuluaren laugarren paragrafoan xedatu dela argitaratu egin behar dela ekintza humanitarioetako laguntzen finantza-bide iraunkorrerako funtsak agortzen direnean, EHAAn, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez.

EBAZTEN DUT:

Iragartzea funtsak agortu egin direla garapenerako lankidetza sustatzeko funtsen kargupeko ekintza humanitarioei laguntzen finantza-bide iraunkorrerako, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2015eko apirilaren 28ko Ebazpenean onartutako deialdiaren babespean emanda.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, haren aurka Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hain justu ere ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan. Gora jotzeko errekurtsoa jartzen denetik hiru hilabete pasa eta ezer ebatzi ez bada, errekurtsoa ezetsitzat har daiteke, eta irekita geratutako da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 30a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala