
204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4537
IRAGARKIA, administrazioarekiko 1576/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, María Asunción Díez Tejerina andreak administrazioarekiko 1576/2015 auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, Administrazio Kontseiluaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren aurka, zeinarekin ezetsi egiten baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, irailaren 9an, emandako 928/2014 eta 930/2014 Ebazpenen aurkako gorako errekurtsoak. Izan ere, ebazpen horien bitartez, Administrari Laguntzailearen kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren eta langile estatutario finkoen izendapena argitaratu zen (2011ko EPE).
(Ikus .PDF)
Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS