
204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4533
IRAGARKIA, zeinaren bidez zitazioa egiten baita, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2015eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez hasitako diziplina-espedienteari dagozkion ikustaldirako eta entzunaldirako.
Orain arteko jakinarazpenek ondoriorik izan ez dutenez, nahiz eta 2015eko maiatzaren 11 asteleheneko EHAAko 85. zenbakian argitaratu baitzen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2015eko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez diziplina-espedienteari hasiera eman ziola; prozedurako une honetan, eta Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplina Araubidearen Araudia onartzen duen urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluan xedatutakoa betetzeko (1986-01-17ko BOE), José Ramón Muñoa Anabitarte jaunari iragarki honen bidez jakinarazten zaio zitazioa egin zaiola hasitako diziplina-espedienteari dagozkion ikustaldirako eta entzunaldirako, 2015eko azaroaren 3ko 10:00etarako, (Andia kalea 13, 3. solairua Donostia).
José Ramón Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazteko ematen da hau; jakinarazten da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Ezin bazara adierazitako datan joan, lehenago adierazi beharko duzu; izan ere, jakinarazten dizut espedientearen ikustaldirako hitzordu berria 10 laneguneko epearen barruan ezarri beharko dela, idazki hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
(Ikus .PDF)
Jakinarazpen honek dies a quo eran izango ditu ondorioak BOEn argitaratzen den unetik.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
KONRADO MUGERTZA URKIDI.
RSS