
204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 1 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4532
IRAGARKIA, 2015eko urriaren 14koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozedura bateko ebazpena jakinarazteko dena.
Ondoren adierazitako lan-arloko zehapen-prozeduran, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa kontuan izanik (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), honako iragarki hau argitaratzen da.
(Ikus .PDF)
Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7. solairua).
Halako errekurtsorik ez bada aurkezten era eta epe egokietan, zehapena ordaindu egin beharko da, hain justu ere Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nireordainketa. Prozedura honetan, ordaintzeko azken eguna hau da: 2015-12-21. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:
(Ikus .PDF)
Bilbao, 2015eko urriaren 14a.
Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
JOSU ZUBERO OLAETXEA.
RSS