Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
4529

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, ETSren trenbidean hautemandako biziozko igarobideetan eta kendutako trenbide-pasaguneetan trenbide-zabalguneak ixteari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: eraikuntzak.

b) Xedearen deskribapena: ETSren trenbidean hautemandako biziozko igarobideetan eta kendutako trenbide-pasaguneetan trenbide-zabalguneak ixtea.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko uztailaren 30eko Bizkaiko agintaritzaren aldizkaria, 143. zk.

d) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; aurkeztutako proposamen kalitatea (balorazioa 0 eta 40 puntu artean) hurrengo azpiirizpideekin: proposamen teknikoa eta eraikuntza metodoa, kontratuaren esku jarritako giza eta material baliabideak antolatzeko proposamena (gehieneko balorazioa 20 puntu) eta hobekuntza eragiten duten soluzio teknikoak (gehieneko balorazioa 20 puntu).Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta laurogeita mila euro (180.000,00), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) data: 2015eko urriaren 8a.

b) Esleipenduna: Gaimaz Infraestructuras y Servicios, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta hirurogei mila laurehun eta hogeita hiru euro eta hogeita bat zentimo (160.423,21), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hogeitahamasei (36) hilabete.

Bilbao, 2015eko urriaren 19a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala