Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4525

IRAGARKIA, «A-8an eta sarbideetan garabiak erabilgarri izateko eta ibilgailuak urgentziaz kentzeko zerbitzua» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena» (Espedientea: T-007/16).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: T-007/16.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: eskuarki, leku hauek izango dira jardun-guneak: A-8 autobidearen Bizkaiko zatian, 110 kp-tik (Basauri) 129 kp-ra (Kantabriarekin muga), San Mamesetik Bilborako sarbide berrien eragin-guneak, 118 kp inguruan (Olabega eta Kastrexana ingurua), eta A-8rako sarbideak Bilboko metropolialdean (BI-637 Avanzada; BI-631 Aireporturako lotunea, N-637 Errontegi eta Txorierri; N-644 Santurtzirako lotunea). Aurreikusten da 130 kp (Ugaldebieta, Bizkaia) eta 153 kp (Liendo, Kantabria) artean jardutea noizbehinka, hain zuzen, karril gehigarri bat seinalatzeko operazioen bidez trafikoa kudeatu behar denetan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

– Eskaintza ekonomikoa: 80 puntu.

– Eskaintza teknikoa: 15 puntu, gehienez.

– Hobekuntza gehigarriak: 5 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 336.000 euro BEZa barne. Honela banatuko da urteka.

2016. urtea: 168.000 euro

2017. urtea: 168.000 euro

5.– Bermeak.

Behin betikoa: Lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 98.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko azaroaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: R taldea, 7 azpitaldea eta B kategoria edo handiagoa.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: azken hiru ekitaldiei dagokien negozio-bolumenari buruzko adierazpena (2014, 2013, 2012).

– Betekizunak: urteko 100.000 euroko edo gehiagoko negozio-bolumena egiaztatu behar da.

b) Kaudimen teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

Kontratua gauzatzeko eskura zein makinaria eta ekipo tekniko dituen zehazten duen adierazpena.

Kontratua gauzatuko duten garabien zirkulazioko baimena.

– Betekizunak:

3.500 kg arte eramateko gai diren 3 garabi izatea, gutxienez.

Garabi guztien zirkulazioko baimenean, ohar hau jaso beharko da 5. epigrafean: errepidean laguntzeko zerbitzuak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko azaroaren 13a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea; edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik egutegiko hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.

3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko azaroaren 23a; eta «B» gutun-azala: 2015eko azaroaren 30a.

e) Ordua: 11:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 2a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala