Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4524

EDIKTUA, abintestato jaraunsleak deklaratzeko espedientearen gainean bideratutako 480/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko Epaitegiko idazkari Elena Puig Etxarri naizen honek jakinarazten du: Juan Jose Uzcudun Oñativia hil egin da 2013ko martxoaren 13an, Errenterian (Gipuzkoa, testamentua egin gabe; epaitegi honetan eginbideetan dagoen abintestato jaraunsleak deklaratzeko 480/2015 espedientean –Estatuaren Administrazio Orokorrak sustatuta– gaur erabaki da ebazpen bidez deitzea jaraunspen horretan eskatzaileek bezainbesteko eskubidea edo hobea dutenei, hain zuzen ere, epaitegi honetan jaraunspena erreklamatzeko ager daitezen, hogeita hamar eguneko epearen barruan, ediktu hau argitaratzen denetik aurrera. Eta ohartarazten zaie, egiaztatzerik ez badute, zuzenbidearen araberako kaltea izango dutela.

Donostia, 2015eko irailaren 10a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala