Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4523

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzearen gainean burututako 74/2013 kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 74/2013 kanbio-judizioa.

Demandatzailea: Laura Amat, S.L.

Abokatua: José del Rey García.

Prokuradorea: Josefina Llorente Lopez.

Demandatua: Esperanza Escobales Roman.

Gaia: kanbio-judizioa.

Aipatutako judizioan, 86/2015 autoa eman da 2015-09-30ean, eta hau diote xedapenek:

1.– Kanbio-judizio hau amaitutzat jotzen da.

2.– Betearazpen-agindu orokorra ematen da, eta alderdi betearazle den Laura Amat S.L.ren alde gauzatuko da, eta Esperanza Escobales Roman betearazpenpeko alderdiaren aurka.

Erregistra bedi titulu judizialaren dagokion betearazpena, eta, horretarako, bidal bedi auto honen lekukotza Bergarako Erregistro eta Banaketa Zerbitzura, Bergarako Betearazpen Zerbitzu Orokorrari bidaltzeko.

3.– Zenbateko hauek direla-eta abiarazten da betearazpena: 1.349,66 euro, tronkoarenak, eta 404,90 euro, berandutza-interes, gastu eta kostuenak; hargatik eragotzi gabe gero likidazioa egin ahal izatea.

4.– Jakinaraz bedi ebazpen hau PZLb-ren 553. artikuluan ezarritako moduan.

Ebazpen hau irmoa da, eta horren aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik (PZLb, 551.4 artikulua). Hala ere, abiarazi den betearazpenaren aurka egin dezake zordunak, auto hau jakinarazten den egunaren ondoko hamar eguneko epean.

Esperanza Escobales Roman demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2015eko irailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala