Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4522

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 536/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 536/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Adidas España, S.A.

Abokatua: Felipe Castejon Zueco.

Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.

Demandatua: Adela Perez Salicio.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-09-29an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten dut Alfonso-José Bartau Rojas prokuradoreak Adidas España, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Adela Pérez Salicioren aurkakoa. Horrenbestez, azken hori kondenatzen dut hauek ordaintzera: bi mila seiehun eta laurogeita hamahiru euro eta hogeita zazpi zentimo (2.693,27), zenbateko horren gaineko 3/2014 Legearen 7. artikuluko interesa interpelazio judizialetik printzipalaren ordainketa egiaztatzen den arte eta prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ez dago inongo errekurtsorik jartzerik.

Adela Perez Salicio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko irailaren 29a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala