Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4520

EBAZPENA, 2015eko urriaren 13koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

AURREKARIAK

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2015eko martxoaren 26ko ebazpenak ezarri du literatura-itzulpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea.

Agindu horren 8. eta 9. artikuluek xedatzen dute, batetik, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpen baten bidez, batzorde horren kideak izendatuko direla eta batzordearen osaera argitaratuko dela eta bestetik, Balorazio Batzordeak ebazpen-proposamena egingo duela aipaturiko diru-laguntzak emateko. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta haren osaera argitaratzea. Beraz, honako kide hauek izango dira:

– Batzordeburua: Maria Aitzpea Goenaga Mendiola, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria.

– Batzordekideak:

Mari Jose Olaziregi, edo haren ordezkoa.

Bakartxo Arrizabalaga, edo haren ordezkoa.

Juan Garzia, edo haren ordezkoa.

– Idazkaria: Kizkitza Galartza Arregi, Etxepare Euskal Institutuko Euskara eta Kultura Sustatzeko teknikaria, edo bera ordezkatzen duen beste teknikari bat.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea, jendaurrean jar dadin.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Sailari bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek ondorioak izango ditu ematen den unetik aurrera.

Donostia, 2015eko urriaren 13a.

Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARIA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala