Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4517

EBAZPENA, 2015eko urriaren 13koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zerrendan ageri diren erakundeetako langileen prestakuntzarako laguntzak esleitzen dituena.

2015eko maiatzaren 4an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko enplegatuen prestakuntza finantzatzera bideratutako laguntzen deialdia egiten duen ebazpena.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta aipatutako ebazpenean ezarritakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako laguntza hauek ematea erakundeetako prestakuntza finantzatzeko:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Agintzea erakunde horiei esleitutako zenbatekoen % 80 ordaintzeko izapideak hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 13a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala