Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4516

EBAZPENA, 2015eko urriaren 9koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita pertsona batek uko egin diela Hirigintzako XLI. ikastaroa egiteko matrikula-bekei. Ikastaro hori Bilbon egitekoa da, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolaturik.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez, Hirigintzako XLI. ikastaroa egiteko matrikula-bekak esleitu ziren. Ikastaro hori Bilbon egitekoa da (2015-2016), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolaturik (2015eko urriaren 2ko EHAA, 188. zk.).

Pau Insausti Jolonch jaunari, Geografia eta Lurralde Antolamenduan graduatua, Hirigintzako XLI. ikastaroa egiteko matrikula-beka bat eman zitzaion.

2015eko urriaren 7an, Pau Insausti Jolonch jaunak idazki bat aurkeztu zuen, matrikula-bekari uko egiten diola esaten duena.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Pau Insausti Jolonch jaunak Hirigintzako XLI. ikastaroa egiteko aurkeztu duen ukoa onartzea. Ikastaro hori Bilbon egitekoa da (2015-2016), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen LHIEE-Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (EVETU) antolaturik.

Bigarren artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honek jakinarazi eta biharamunetik izango ditu ondorioak, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena jakinarazten den edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke, edo, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari buruzko berariazko ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da hura.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 9a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala