Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2015eko urriaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4514

EBAZPENA, 2015eko urriaren 19koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez zuzentzen baita memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako 2015eko deialdia ebazten duen 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpenean aurkitutako okerra.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez (2015eko ekainaren 2ko EHAAn, 101. zenbakikoan, publikatu zen), memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako 2015eko deialdia ebatzi zen.

Aipatutako ebazpenaren II. eranskinak erakunde esleipendunen zerrenda jasotzen du, bai eta horietako bakoitzari emandako diru-laguntzen aipamena ere.

Ikusi dugunez, oker baten ondorioz, esleitutako kopuruen batura ez dator bat diru-laguntza horietarako deialdia egin zuen 2014ko abenduaren 23ko Ebazpenean aurreikusitako zuzkidurarekin (2014ko irailaren 29ko EHAAn, 247. zenbakikoan, argitaratu zen).

Diru-laguntza horien Kalifikazio Epaimahaia 2015eko uztailaren 22an bildu zen, oker hori zuzentzeko, eta esleipen-proposamen berria egin zuen.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, herri-administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako 2015eko deialdia ebazten duen Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko maiatzaren 8ko Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, han aipatzen diren erakundeei esleitutako kopuruak zuzentzeko, eta modu honetan idatzita uztea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lehendakaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.


Azterketa dokumentala