Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4498

1701/2015 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau iragartzeko dena: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan dagoen Donostia Unibertsitate Ospitaleko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruak dituen eginkizunak lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuan dagoen Donostia Unibertsitate Ospitaleko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruak dituen eginkizunak betetzeko beharra egonda, deialdi honetan aplikatu behar dira, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 12tik 18ra bitarteko artikuluak eta, bestetik, dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa. Deialdian aurreikusitakoaren arabera, aipatutako dekretuaren 18.3 eta 24.3.b) artikuluetan eta laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitako ordainsari indibidualak aurrekontuen legeak jasotzen dituen baliabideei jarraikiz dagozkien ordainsari-kontzeptuan gauzatu ahal izango dira. Ordainsariok zehatz eta eraginkortasunez gauzatuko dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak erabakia ezartzeko emandako ebazpenean zehazten duen egunetik aurrera.

Honako lau xedapen hauei jarraikiz, hau da, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen hirugarren arau erkideko 28. artikuluan ezarritakoa, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren martxoaren 6ko 34/2012 Dekretua, Zuzendaritza Nagusi honek erabaki du deialdi publikoaren deialdia iragartzea, ondoren jasota dauden oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

1.– Xedea.

Deialdi honen xedea da Donostialdea ESIn dagoen Donostia Unibertsitate Ospitaleko pertsonal fakultatiboaren (BAME) osasun-prestakuntza espezializatuko Ikasketa Burutzak dituen eginkizunak betetzea; hain zuzen, lanpostu bati berariaz esleituta ez daudenak. Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, gutxieneko dedikazioa lanaldiaren % 10 izango dela ezartzen da. Deialdi honen xede den Ikasketa Burutzaren eginkizunetarako dedikazio-erregimena bere lanaldiaren % 80 izango da.

2.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

● Fakultatibo espezialista mediku/teknikari gisa, plazadun pertsonal finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzan.

– Gutxienez lau urteko esperientzia A1 lanbide-taldean.

– Zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran egotea.

3.– Merezimenduen baremoa (gehienez, 100 puntu).

Merezimenduen balorazioak bi fase izango ditu:

A) Proiektua eta bere defentsa (gehienez, 50 puntu).

Hautaketako Batzordearen aurrean, proiektu-memoriaren jendaurreko azalpen esplikatzailea egitea izango da, kasuan kasuko Ikasketa Burutzaren kudeaketari buruzkoa, eta hautagaiekin elkarrizketa bat egitea.

B) Merezimenduen balorazioa (gehienez, 50 puntu). Puntuazioa honela banatuko da:

● Esperientzia giza taldeen kudeaketan (gehienez, 10 puntu).

● Dagokion espezialitatean atalburu gisa zerbitzuan eman duen hilabete bakoitzeko: 0,0750 puntu.

● Dagokion espezialitatean zerbitzuburu gisa zerbitzuan eman duen hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

● Zuzendari gerente, zuzendari mediko edo zuzendariorde mediko gisa jardun duen hilabete bakoitzeko: 0,1250 puntu.

Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu-erakundeetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainontzeko estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

● Esperientzia klinikoa (gehienez, 10 puntu).

Fakultatibo espezialista mediku-teknikari gisa emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko, lanbide-talde honetako edozein lanpostu funtzionaletan. (0,05 puntu).

Kontuan hartuko dira, laneko esperientzia gisa, Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako zerbitzu-erakundeetan emandako zerbitzuak, bai eta Europar Batasuneko gainontzeko estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan emandakoak ere.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

● Irakaskuntza eta ikerkuntzako esperientzia (gehienez, 10 puntu).

● Irakaskuntzako jarduera (gehienez, 5 puntu).

Medikuntza Fakultateko katedraduna, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 1,0000 puntu.

Medikuntza Fakultateko irakasle-titularra, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

Medikuntzako fakultateko irakasle elkartua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,2500 puntu.

Egoiliarren irakaskuntzarako tutore akreditatua, dagokion espezialitatean (urte bakoitzeko): 0,5000 puntu.

Irakaskuntza, etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

● Ikerketako jarduera (gehienez, 5 puntu).

Doktore-titulua: 1,0000 puntu.

Ikerkuntzako nahikotasuna/DEA: 0,7500 puntu.

Ikerketa-proiektuak (ikertzaile nagusia): 0,2000 puntu proiektuko.

Ikerketa-proiektuak (ikertzaile laguntzailea): 0,1000 puntu proiektuko.

Sariak eta goraipamenak ikerkuntzari: 0,1000 puntu sariko.

Biomedikuntzaren eremuko patenteak eta ereduak: 0,2000 puntu erregistratutako patente edo eredu bakoitzeko.

● Ikasketa Burutzaren, prestakuntza espezializatuko tutoretzaren, koordinazioaren edo irakaskuntzaren lankidetzaren edo laguntzaren eginkizunetan izandako esperientzia (gehienez, 10 puntu).

Emandako zerbitzuko hilabete bakoitzeko: 0,1000 puntu.

● Irakaskuntzako Batzordearen partaidetza (gehienez, 10 puntu); kasuan kasuko bileren akten bidez edo Irakaskuntzako Batzordeko buruaren agiriaren bidez egiaztatuta, 0,2500 puntu parte-hartze bakoitzeko.

4.– Euskararen ezagutza (gehienez, 10 puntu).

Euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.

5.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dituzte eskabideak (Begiristain doktorearen pasealekua, z.g., 20014 Donostia-San Sebastian), 20 egun baliodun epean, ebazpen honen iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Donostialdea ESIko Pertsonaleko Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera. Dokumentazioa honako hauek osatuko dute:

a) NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

b) Funtzionario edo estatutupeko langile-izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

c) Deialdia EHAAn argitaratu arte emandako zerbitzuen jatorrizko ziurtagiri eguneratua, dagokion kategoria adierazita.

d) Ikasketa Burutzaren Kudeaketako Proiektu-memoria; deialdi honen xedeko eginkizunena, alegia.

e) Merezimendu baloragarri guztien fotokopia konpultsatua.

CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

6.– Hautaketako Batzordea.

Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Hautaketako Batzordea.

Hautaketako Batzordea eratuko da, 6 kidek osatuta: batzordeburua, idazkaria eta 4 batzordekide.

– Donostiako Ospitaleko zuzendari medikoa; batzordeburua izango da.

– Euskal Autonomiako Erkidegoko pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza espezializatuko ikasketa-burua.

– Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko pertsonal fakultatiboaren (BAME) prestakuntza espezializatuko ikasketa-burua.

– Donostiako Ospitaleko irakaskuntzako unitatearen izendapena duen akreditatutako tutore fakultatiboa.

– Osasun Saileko Irakaskuntza eta Lanbide Garapeneko Zerbitzuko burua.

– Donostiako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendaria, idazkari gisa jardungo duena.

Hautaketako Batzordeko saio bakoitzean dagokion akta jasoko da. Aktan, hauek jaso behar dira: hautagaien izenak, baremazio-irizpideak, merezimenduen baremoaren ataletako bakoitzean emandako puntuazioak eta guztira lortutako puntuazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 16.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Hautaketako Batzordeak izendapenaren proposamen bat aurkeztuko dio zentroko gerenteari, eta horrek, proposamena kontuan hartuta, izendatuko du aukeratutako hautagaia. Zentroko zuzendari gerenteak zuzendari nagusiari emango dio izendapenaren berri, jakinaren gainean egon dadin.

7.– Hautatzeko prozedura.

Hautaketako Batzordeak dokumentazioa baloratu behar du, betiere, hautagaiek behar den epean eta moduan aurkeztu badute.

Ezingo dira baloratu, inolaz ere, deialdiaren iragarkia EHAAn iragartzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta ziurtatu ez direnak ere.

Hautagaiak baloratutakoan, eta haren arabera, proposamena gora bideratuko da, dagokion izendapena formalizatzeko. Aurretiaz txostena eginda, Baloraziorako Batzordeak betetzeke utzi ahalko du lanpostua, hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.

8.– Prozedura amaitzeko Ebazpena.

Honen bidez hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea) Donostialdea ESIko zuzendari gerentearen ebazpenaren bidez, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.

Martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eremu publikoan, prestakuntza espezializatuko ikasketa-buruak egindako lanen aitorpena, dagokion mailaren aitorpenean adieraziko da karrera profesionalean, aipatutako aginduan ezarrita dagoen moduan, baita hautaketa- eta horniketa-prozesuetan ere.

9.– Ordainsarien eraginkortasuna.

Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-prestakuntza espezializatuaren sistema antolatzeko den martxoaren 6ko 34/2012 Dekretuaren 18.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, izendapenaren ondorioz sortutako ordainsari indibidualak ez dira inongo ordainketa-kontzeptutan gauzatuko, aipatutako dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, erabaki hori ezartzeko Osakidetzako zuzendari nagusiak horri dagokion ebazpena ematen duen eta argitaratzen ez den bitartean.

10.– Ikasketa-buruaren errendimenduaren aldian behingo ebaluazioa.

Osasun-lanbideak antolatzeko den azaroaren 21eko 44/2003 Legearen 10. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, ikasketa-buruei dagozkien eginkizunen jarduerak kudeaketa klinikoen eginkizunen izaera izango du eta, ondorio zuzen gisa, jarduera eta emaitzen aldian behingo ebaluazioa izango dute.

Hautaketako Batzordea sortzeko prozedura bera jarraituz eratuko den beste batzorde batek burutuko du ebaluazioa lau urtean behin eta, hala badagokio, erabakia hartuko du ikasketa-buruak eginkizunak burutzen jarraituko duen berresteko edo, aldiz, eginkizun horiek kentzeko. Ebaluazioak aintzat hartuko du zentro edo unitateko plan estrategikoan eta irakaskuntzaren kalitateko kudeaketako planean jasotako helburuak bete ote diren.

11.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala