Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2015eko urriaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4496

ERABAKIA, 2015eko urriaren 1ekoa, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluarena. Honen bidez onartu egiten da UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordearen funtzionamendurako arautegia aldatzea.

1.– Berdintasun arloan unibertsitateko kideekin etengabeko solasaldia izango duen organo bat sortzeko asmoz, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 28an hartu zuen Berdintasunerako Batzordea osatzeko erabakia eta barne funtzionamendurako arautegia onetsi (2009ko uztailaren 14ko EHAA).

2.– Berdintasunerako Batzordearen arautegiko 2. Artikuluan baieztatzen denez, «UPV/EHUko Berdintasunerako Batzordea unibertsitatean lan, kontsulta eta parte-hartze organo gisa eratu da, berdintasunaren arloan, eta bere eginkizuna Berdintasunerako Zuzendaritzari eta UPV/EHUko beste edozein gobernu, ordezkaritza edo aholkularitza organori laguntzea eta aholku ematea da».

3.– Batzordeak, berori osatzen duten 11 kideez gain (batzordeburua, batzorde-buruordea eta bederatzi batzordekide), (...) «behin betiko idazkaria izango du, iritzia eman ahal izango duena baina botorik ez; halaber, UPV/ EHUren zerbitzu juridikoko pertsona baten laguntza izango du eta pertsona hori berdintasun arloan eskumena duen errektoreordeak izendatuko du, Berdintasunerako zuzendariak proposatu eta gero. Berdintasunerako Zuzendaritzara atxikitako berdintasun agenteak beteko du. Idazkaritza plaza hori sortu eta bete arte, izendatutako zerbitzu juridikoko pertsona arituko da idazkari lanetan» (arautegiaren 4. artikuluaren azken paragrafoa).

4.– Gobernu kontseiluak, 2009ko urriaren 1eko bileran, erabaki zuen berdintasuneko teknikariaren plaza sortzea, 4. artikuluan aurreikusitako iragankortasuna bertan behera utziz.

5.– Beste alde batetik, batzordea sortu zenetik iragandako urteetan metatutako esperientziak murriztu du Lege Zerbitzuko kide baten presentzia jarraituaren beharra, nahikoa delarik zerbitzu horrek UPV/EHUren gainontzeko organoei eskaintzen dien arreta, unibertsitate honen estatutuen 187.2 artikuluak dioen moduan.

Adierazitako guztiagatik, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldatzea UPV/EHUren Berdintasunerako Batzordearen funtzionamendurako arautegiaren 4. artikuluko azken paragrafoa, honetara idatziz:

«Batzordeak behin betiko idazkaria izango du, iritzia eman ahal izango duena baina botorik ez; Berdintasunerako zuzendaritzari atxikitako teknikaria arituko delarik».

Bigarrena.– Agintzea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila.

Hirugarrena.– Aldaketa hau argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Leioa, 2015eko urriaren 1a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSÉ LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala