Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2015eko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4459

IRAGARKIA, administrazioarekiko 1514/2015 auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Hirugarren interesdun orori hau jakinarazten zaio: Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Rosa María Pato Espinosa andreak administrazioarekiko 1514/2015 auzi-errekurtso bat aurkeztu du (prozedura laburtua), zehazki, Administrazio Kontseiluko Erabakiaren 2015eko apirilaren 22ko Erabakiaren aurkakoa, zeinaren ezetsi egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, irailaren 9an, emandako 928/2014 eta 930/2014 Ebazpenen aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoak. Izan ere, ebazpen horien bitartez, Administrari Laguntzailearen kategorian, txanda irekian, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratu ziren eta langile estatutario finkoen izendapena argitaratu zen (2011ko EPE).

(Ikus .PDF)

Ondorioz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 1a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala