Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2015eko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4449

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 5ekoa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, etxebizitza babestuen esleipenak jakinarazteko dena.

Zerrendan dauden pertsonen jakinarazpenak egiten saiatu izan arren, ez da lortu eta iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Lege hori aldatu egin zuen Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

Pertsona horiek, bost eguneko epean, Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzara (Andia, 13-5. Donostia) joan daitezke administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta esleipena onartzen duten edo uko egiten dioten idatziz adierazi beharko dute, hamar egun balioduneko epean, agerralditik aurrera edo iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, lehen aipatutako epean ez bada agerraldirik egiten.

Adierazitako epean esanbidez onartzen ez bada, esleipenari uko egin zaiola ulertuko da, eta, uko egite horren ondorioz, baja emango zaio interesdunari Etxebizitza Eskatzaileen Erregistrotik, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

(Ikus .PDF)

Donostia, 2015eko urriaren 5a.

Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

ANA ISABEL MARURI URIARTE.


Azterketa dokumentala