Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2015eko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4442

EDIKTUA, erantzukizun zibilaren gainean bideratutako 128/2012 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio hitzez hitz:

28/2015 EPAIA

Gernika-Lumo, bi mila eta hamabosteko martxoaren 26a.

Julia Saurí Martín andreak, Castro Urdialesko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko epaileak, judizio arrunteko 128/2012 autoak ikusi ditu, Mundakako Lamiaran Industrialdeko Jabekideen Supraerkidegoak eskatuta –Carlos Muniategui Landa prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Rodríguez Gutiérrez letraduak lagunduta–, honako hauen aurka: Proyectos Inmobiliarios Lamiaran, S.L., Proyectos Inmobiliarios Sutoi, S.L. –auzi-iheslariak eurak–, Jose María Careaga Anduiza jauna, Ramón Omaetxebarria Izaguirre jauna –Maria Cruz Celaya Uribarri prokuradoreak ordezkatuta eta Alberto Urrutia Irazábal letraduak lagunduta– eta Juan Cruz Bilbao Obieta jauna –aurreko prokuradore berak ordezkatuta eta Jose Andoni Loidi Alcaraz letraduak lagunduta–. Auzigaia: eraikuntzako akatsak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Carlos Muniategui Landa prokuradoreak Mundakako Lamiaran Industrialdeko Jabekideen Supraerkidegoaren izenean aurkeztutako demanda, honako hauen aurka: Proyectos Inmobiliarios Lamiaran, S.L., Proyectos Inmobiliarios Sutoi, S.L. –auzi-iheslariak eurak–, Jose María Careaga Anduiza jauna, Ramón Omaetxebarria Izaguirre jauna –Maria Cruz Celaya Uribarri prokuradoreak ordezkatuta– eta Juan Cruz Bilbao Obieta jauna –aurreko prokuradore berak ordezkatuta–. Eta, horrenbestez,

Proyectos Inmobiliarios Lamiaran, S.L. kondenatzen dut Mundakako Lamiaran Industrialdeko pabiloietan beharrezkoak diren jarduketak exekutatzera, suteen aurkako segurtasun-arloko araudira egokitu daitezen. Horretarako, Arquilur3, S.L. sozietateak egindako txostenean ezarritako eraikuntza-irtenbideak aplikatu beharko ditu.

Proyectos Inmobiliarios Lamiaran, S. L. eta Proyectos Inmobiliarios Sutoi, S.L. kondenatzen ditut Lamiaran Industrialdeko pabiloietako eraikuntza-akatsak solidarioki konpontzera. Horretarako, Arquilur3, S.L. sozietateak egindako txostenean ezarritako eraikuntza-irtenbideak aplikatu beharko dituzte.

Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; gastu komunak, berriz, erdibana ordainduko dira. Berme gisa deitutako hirugarren alderdiak –«Geología y Geotecnia Larrea, S. L.»k– eragindako kostuei dagokienez, prozesura deitu zionak ordaindu beharko ditu, hau da, José María Careaga Anduiza eta Ramón Ormaetxevarría Izaguirre demandatukideek.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, hogei eguneko epean, epaia jakinarazten den egunetik hasita.

Errekurtsoa izapidetzea onartzeko, berau aurkeztu aurretik 50 euroko gordailua egin beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen kontu honetan: 4863 0000 04 0128 12 (azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren hamabosgarren xedapen gehigarria). Errekurtsoa prestatzeko idazkiarekin batera aurkeztu beharko da diru-sarrera egin izanaren ordainagiria. Zenbateko hori banku-transferentzia bidez ordaintzen bada, zein errekurtso mota den eta zein kode duen adierazi beharko da espediente-kontuaren 16 digituen ondoren (hutsune bat utziko da tartean).

Eta nire epai honen bitartez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut. Epaiaren lekukotza autoei erantsiko zaie.

AUTOA

Epailea: Julia Sauri Martin andrea.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko apirilaren hogeita hirua.

XEDAPENAK

1.– Ezesten da Javier Aldamiz-Etxebarrieta Lopez, Juan Cruz Bilbao Obieta eta Jose Maria Careaga Anduiza jaunek egindako eskaera, prozedura honetan 2015eko martxoaren 26an emandako epaia argitzekoa.

2.– Ondorioz, ebazpen horren testuan ez da ezer aldatuko.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, ebazpena jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 art.).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Proyectos Inmobiliarios Sutoi eta Proyectos Inmobiliarios Lamiaran-en helbideak jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2015eko ekainaren 11.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala