Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2015eko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4441

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 74/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzio bati buruz bideratu den 74/2015 prozeduran, epaia eman da. Prozedura hori Ana Maria Cerceak eskatuta hasi da, Daniel Cercearen aurka. Hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

141/2015 EPAIA

Epailea: Cristina Navarro Gil.

Lekua: Durango (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamabosteko urriaren bata.

Alderdi demandatzailea: Ana Maria Cercea.

Abokatua: Esther Blasco Santiago.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Alderdi demandatua: Daniel Cercea.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Baiesten dut Ana Maria Cerceak aurkeztutako demanda, Daniel Cercearen aurkakoa. Horrenbestez, honako erabaki hau hartzen dut: Ana Maria Cercearen eta Daniel Cercearen arteko ezkontza dibortzio bidez desegitea, desegite horrek berekin dakartzan lege-ondorio guztiak izanik.

Ana Mariaren eta Danielen arteko harremanak, eta haien eta euren seme-alaba adingabeen artekoak, honako neurri hauen bidez arautuko dira:

1.– Adingabeko seme-alaben guraso-ahala, zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala bi gurasoek partekatuko dute, betiere adingabeen interesen alde eginda. Beraz, adingabeen osasunari, hezkuntzari eta hazkuntzari loturiko erabakiak eta horrelako gaiak elkarrekin adostu beharko dituzte.

2.– Bien seme-alaben zaintza eta jagotea Ana María Cercea amari esleitzen dizkiot.

3.– Ezkontideek etxebizitza komunik ez dutenez, elkarri bizitoki aldaketen berri eman behar diote soilik, bakoitza non dagoen jakin eta dagozkion eskubideez baliatu eta betebeharrak betetzeko.

4.– Daniel Cerceak 200 euroko zenbateko finkoa ordaindu beharko du hilero seme-alaba bakoitzeko, hiru seme-alaben mantenu-pentsio gisa. Zenbateko hori hilaren lehenengo bost egunetan, aurreratuta, sartu beharko du amak hartarako izendatzen duen banku-kontuan. Mantenu-pentsio hori urtero emendatuko da, KPIren arabera edo haren ordezko erakunde batek adierazitako aldakuntzekin bat.

Halaber, seme-alaben aparteko gastuen % 50 ordainduko du guraso bakoitzak.

5.– Bertan behera geratzen da bisita-erregimena.

Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Eraman bedi lekukotza auto nagusietara, eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta aditzera eman epaia ez dela irmoa eta, horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Epaitegi honetan eta Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean.

Ebazpen hau, behin irmoa denean, auzi honetako alderdien artean egindako ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilari jakinaraz bekio.

Daniel Cercea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Eta Daniel Cercea demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala