Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

201. zk., 2015eko urriaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4432

ERABAKIA, 2015eko uztailaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena. Honen bidez, irakasle eta ikertzaileentzako lan eskaintza publikoa onartzen da 2015erako.

Estatuko 2015eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21.Bat.2.J) artikuluan, salbuespen bat ezartzen zaio zenbait arlo eta administraziotan langile berriak sartzeko mugari, betiere gastu-aurrekontuei buruzko I. kapituluan adierazitako aurrekontu erabilgarria errespetatuta; horiei gehieneko % 50eko birjarpen-tasa bat ezartzen zaie, baldin eta goitik duten administrazioek deialdi horietarako baimena ematen badute, horretarako, aldez aurretik egiaztatu behar baita plaza horien lan-eskaintza publiko horrek ez duela galaraziko aurrekontuen egonkortasunaren helburuak lortzea, kasuan kasuko unibertsitateari ezarritakoak, ezta Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko Lege Organikoan adierazitako mugei eustea ere.

Hori kontuan hartuta, aztertu da 2014an behin betiko zenbat baja egon den irakasle-ikertzaileen langilerian, eta guztira, 81 irakasle izan dira.

Halaber, Estatuko 2015eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21.Sei artikuluaren arabera, 21.Bat artikuluan definitutako sektore lehenetsietan langileak birjartzeko tasa meta daiteke agindu horretan bertan aipatutako beste sektore batean edo batzuetan, edo sektore horietako kidegoetan, eskaletan edo lanbide-kategorietan. Horretarako, lehentasunezkotzat jo behar da horiek estaltzea, edo funtsezko zerbitzu publikoen funtzionamendu egokian eragina izan behar dute. Horri jarraituz, aztertu da administrazioko langileen artean behin betiko zenbat baja izan den, eta, horrekin batera, behin betiko zenbat baja AZPko lanpostu hutsak irakasle-ikertzaileen multzora gehitzeko aukera.

AZPkoen ordezkariei gaia aurkezteko nahitaezko izapidea bete ondoren, zehaztu da irakasle-ikertzaileen langileria eta administrazioko eta zerbitzuetako langileria, eta, 2015ean, gehienez ere 50 lanpostu meta daitezkeela, birjarpen-tasa % 50ekoa baita.

Aurreko paragrafoan zehaztutako birjarpen-tasa horren barruan, baina, unibertsitate bakoitza behartuta dago kontrataziorako eskaintzen dituen plazen % 15 gordetzera Ramón y Cajal programa bukatuta eta I3 ziurtagiria daukaten ikertzaile doktoreak lan kontratudun langile finko legez kontratatzeko.

Bestalde, Estatuko 2015eko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21.Bost artikuluaren arabera, artikulu horren Bat.2 zenbakian adierazitako baimenak balio izango du Bat.3 zenbakian definitutako langileen behin betiko birjarpen-tasa aplikatzetik ateratzen diren lanpostuen arabera, lan-eskaintza publiko batean txertatuz gero; apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikuluko 2. zenbakian xedatutakoari jarraikiz; eta onartu egin beharko dute Administrazio publikoetako gobernu-organoek, eta argitaratu beharko da autonomia-erkidegoetako aldizkari ofizialetan, kasuan kasu, edo Estatukoan, 2015. urtea amaitu aurretik.

Artikulu bereko Bat.2 zenbakian adierazitako baimena baliozkoa izateko, beste baldintza bat bete beharko da, hau da, plaza-deialdia argitaratu egin beharko da autonomia-erkide bakoitzaren aldizkari ofizialean, kasuan kasu, edo Estatukoan, hiru urteko epe luzaezin batean, lan-eskaintza publikoa argitaratzen den egunetik aurrera; lan-eskaintza publiko horretan txertatu beharko dira plaza horiek, aurreko paragrafoan adierazitako betekizunekin batera, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70. artikuluko 1. zenbakian xedatutakoari jarraikiz.

Unibertsitateko Irakasleen Batzordeak (CPU/UIB) bilera egin zuen 2015eko ekainaren 29an, eta irakasle-ikertzaileen langileriarako 2015ean egingo den lan-eskaintza publikoan aterako den plaza-zerrendaren alde agertu zen.

Hori guztia kontuan hartuta, eta irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak hau

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa.– Onartzea 2015eko Lan Eskaintza Publikoa Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen langileriarako, eta, hain zuzen ere, I. eranskinean zehaztutako plazetarako. Lan Eskaintza Publikoa Estatutuetako 28. eta 34. artikuluan xedatutakoari jarraituz egingo da.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Leioa, 2015eko uztailaren 9a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

I. ERANSKINA
2015EKO LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA – EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE-IKERTZAILEEN LANGILERIAKOA
FUNTZIONARIOAK ETA LAN-KONTRATUKOAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala