Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2015eko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4412

IRAGARKIA, 2015eko urriaren 8koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (236/2015 prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (236/2015 prozedura laburtua) jarri zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2015eko ekainaren 4ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2010eko urtarrilaren 12ko Ebazpenaren baliogabetasunaren eskaerari uko egiten zaio. Eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenak epatzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin dezaten.

(Ikus .PDF)

Arkauti, 2015eko urriaren 8a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala