Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2015eko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4402

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 484/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia - Merkataritza arloan Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 484/2014 hitzezko judizioa.

Erakunde demandatzaileak: Asociacion de Gestion de Derechos Intelectuales (Agedi), Sociedad General de Autores y Editores (SGAE) eta Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España (AIE)

Abokatua: Zaballos Garcia Diego, Zaballos Garcia Diego eta Zaballos Garcia Diego.

Prokuradorea: Carlos Jose Elorza Arizmendi, Carlos Jose Elorza Arizmendi eta Carlos Jose Elorza Arizmendi.

Demandatua: Pazza Creaciones SL.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioan, 210/2015 epaia eman zen 2015-09-16n, eta honako hauek dira xedapenak:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Carlos José Elorza Arizmendi prokukuradoreak Asociacion de Gestion de Derechos Intelectuales (Agedi), Sociedad General de Autores y Editores (SGAE) eta Artistas Intérpretes o Ejecutantes Sociedad de Gestión de España (AIE) erakundeen ordez aurkeztutako demanda, Pazza Creaciones SLren aurkakoa, auzi-ihesean, eta horrenbestez hau deklaratzen dut:

2012ko urritik 2014ko maiatzera bitartean, biak barnean direla, SGAEk administratutako obrak erabili ditu demandatuak, bai eta Agedi eta AIE erakundeen eskubidepekoak diren fonogramak ere. Hori guztia The Iri Landa izeneko bere lokala girotzeko erabili du, baina ez ditu lortu SGAEren eta Agediren nahitaezko baimenak erreprodukzio instrumentalerako. Horrez gain, Agediri eta AIEri ez die ordaindu legeak fonogramen ekoizleen eta artista interprete edo jotzaileen alde ezartzen duen ordainsari bidezko eta bakarra. Horren ondorioz,

Pazza Creaciones, S.L. kondenatzen dut

A) SGAEri zenbateko hau ordaintzera, kalte-ordain modura, JILTBren 140. artikuluan ezarritakoaren arabera, The Iri Landa izeneko establezimenduan baimenik gabe obrak erreproduzitzeagatik eta horien komunikazio publikoa egiteagatik, 2012ko urritik 2014ko maiatzera bitarteko aldia kontuan hartuta, biak barnean direla: 3.958,77 euro gehi zenbateko horren legezko interesak 2014-07-21etik epai hau eman arte, eta, epai honetatik aurrera guztiz ordaindu arte, bi puntu gehituta.

B) AIE eta Agedi erakundeei zenbateko hau ordaintzera, ordainsari bidezko eta bakarra dela-eta, demandatuaren establezimendua girotzeko establezimendu horretan eginiko fonogramen komunikazio publikoagatik, eta Agedi erakundeari 2012ko urritik 2014ko maiatzera bitartean (biak barnean direla) hautsitako erreprodukzio-eskubideagatik ere bai, erakunde horien tarifa orokorren arabera: 1.386,07 euro gehi zenbateko horren legezko interesak 2014-07-01etik epai honetara arte, eta, epai honetatik aurrera guztiz ordaindu arte, bi puntu gehituta.

Demandatua kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, adieraziko dira: aurka egiteko zein alegaziotan oinarritzen den, zein den apelatutako ebazpena eta zein diren aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0844 1111 03 048414). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuesten direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, 2015eko irailaren 16an.

Pazza Creaciones, S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala