Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2015eko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
4400

EBAZPENA, 2015eko urriaren 9koa, Osasuneko sailburuordearena, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zk.), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen. Sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordea.

Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kideak izendatu ziren.

Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, eta 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Margarita Odriozola Altuna andrea –Medikuntzan eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Komunitate eta Familiako Medikuntzan especialista– Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide kargutik kentzea.

Bigarrena.– Karmele Benito del Valle Ortiz andrea –Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziatua eta Komunitate eta Familiako Medikuntzan especialista– Lehen Mailako Atentziorako Sendagai Berrien Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari. Hilabeteko epea izango dute horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 9a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala