Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

199. zk., 2015eko urriaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4393

EBAZPENA, 2015eko urriaren 8koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honek antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematen duena, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, bere 15. artikuluan, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.

Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia erkidegoekin bat eginez, Toki Administrazioko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2013ko uztailaren 1etik 2014ko martxoaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balioztapena zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez balioztapen horren berri ematen da denak jakitun izan daitezen.

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2014ko urriaren 1etik 2015eko ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapenaren berri ematea, estatu-mailako gaitasuna duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko. Balioztapen hori ebazpen honen eranskinean adierazten da eta honako ebazpenak osatzen ditu: 2014ko urriaren 28koa (2014-12-11ko EHAA, 236 zk.), 2013ko irailaren 19koa (2013-10-03ko EHAA, 189 zk.), 2013ko apirilaren 25ekoa (2013-05-13ko EHAA, 90 zk.), 2013ko martxoaren 25ekoa (2013-04-19ko EHAA, 75 zk.), 2013ko martxoaren 1ekoa (2013-03-15eko EHAA, 53 zk.), 2011ko irailaren 19koa (2011-10-11ko EHAA, 194 zk.), 2011ko otsailaren 11koa (2011-03-09ko EHAA, 47 zk.), 2010eko uztailaren 8koa (2010-08-01eko EHAA, 147 zk.), 2010eko urtarrilaren 28koa (2010-02-18ko EHAA, 33 zk.), 2009ko uztailaren 10ekoa (2009-07-28ko EHAA, 143 zk.), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (2009-02-02ko EHAA, 22 zk.), 2008ko uztailaren 15ekoa (2008-08-06ko EHAA, 148 zk.) eta 2007ko urriaren 10ekoa (2007-11-05eko EHAA, 212. zk.). Ebazpenok indarrean egoten jarraituko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 8a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala